euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko prest? Bikote euskal-ingeles batek haurtzain euskalduna behar du

2020/04/02

Asmoa irailean hasi eta urtebeterako, ondoren berritzeko aukerarekin bi aldeak ados badaude
Asmoa irailean hasi eta urtebeterako, ondoren berritzeko aukerarekin bi aldeak ados badaude

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aukera polita eskaintzen du Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko bertan bizi den bikote gazte batek, emakumea euskalduna eta gizona ingelesa. Profesionalak dira eta 15 hilabeteko ume bat daukate eta zortzi urteko beste bat, denboraren erdia eurekin bizi dena. Pertsonak euskalduna behar du izan, adinak eta sexuak ez du axola, irudimentsua eta haurrekin ongi moldatu behar du, ez da eskatzen ingelesa menperatzea, baina estimatuko da komunikatzeko moduko maila oinarrizkoa bederen edukitzea, gizonarekin eta 8 urteko semearekin harremantzeko adina. Irailean hasteko litzateke, printzipioz urtebeterako, luzatzeko aukerarekin.

Hautatutako pertsonak bere gela izango du eta mantenua ere barne. Astean 30 orduko lan-ordutegia izango du, asteburuak libre eta aski denbora ingelesezko klaseak hartzeko edo antzeko ekimenak gauzatzeko. Etxeak bere berdegunea dauka eta Bristoleko erdigunetik oinez 20-25 minutura dago, garraio publikoz eta bizikletaz ere heldu daitekeelarik. Familia ez da BAPAAeko (British Au Pair Agencies Association) parte, baina bat egiten du elkarte honek dauzkan jokamolde eta gomendioekin. Baldintza ekonomikoak zuzenean eurekin behar dira tratatu eta asteroko soldataz gain, 65 liberako hileroko garraio txartela ere izango du.

-Xehetasun gehiago eta lanaren baldintzak hemen
-Interesatuek hona idatzi behar dute: u.aliende.urrutia a bildua gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia