Habana, Kuba. Joseba Jaka 2022 bekari esker, Ines Osinaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) kantari, trikitilari eta musikari euskaldunak ikerketa proiektu bat burutu ahal izan du, eta horren emaitza bere bakarkako lehenengo diskoa izan da, "Itsasoa da bide bakarra" izan zen, iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuena. Proiektua Kuban egindako egonaldi batekin hasi zen, bertako emakume musikariak ezagutuz, eurengandik ikasiz eta trukeak eginez. Eguntan Kuban daukagu berriz ere Osinaga, Habanan, bere lehenengo bakarkako diskoa besapean.
Asteazkenean, irailaren 4an, Habanako Unibertsitateko Arte eta Letren Fakultateko Euskal Katedrako ikasleekin hitz egitera gonbidatu zuten, eta solasaldi musikatu aberatsa eskaini zuen. Aurkezpenean musika, trikitixa, panderoa, euskara eta dantza ere nabarmendu ziren, eta antolatzaileek zein ikasleek une zoragarriak partekatu zituzten, giro eta animazio ezin ederragoan.
Kontzertua gaur Fábrica de Arte Cubano-n
Artista arrasatearrak gaur, irailaren 6an, aurkeztuko du diskoa ofizialki bere diskoa, Kubako Arte Fabrikan (FAC) aretoan. Kontzertua Nave 4n izango da gaueko 11etan, eta bertako bi artista gonbidatu izango ditu partaide, Eme Alfonso eta Enid Rosales. Irailean Kubara etorri aurretik, Osinagak "Itsasoa da bide bakarra" lanaren aurkezpena egin zuen Euskal Herrian, Itziarren (Gipuzkoa), artista gonbidatuak ere ilagun zituela inguruan, hauek ere euskaldunak zein kubatarrak.
Habanan daudenek aukera paregabea dute gaurkoa. Gainerakoek aurkezpen berriei adi egon beharko dute.