euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inauterietan parte hartu ondoren, 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea Gizataldeen Jaialdian izango da asteburu honetan

2023/02/24

“Alaia” dantza taldeko zenbait kide, ezker eskuin, goian, Valentina Montes, Nadia Montes, Aníbal Izurieta, Eliana Domench, Milagros García, eserita Claudio Miranda, eta 'Irrintxi Jauna', 'Vasco Irrintxi'
“Alaia” dantza taldeko zenbait kide, ezker eskuin, goian, Valentina Montes, Nadia Montes, Aníbal Izurieta, Eliana Domench, Milagros García, eserita Claudio Miranda, eta 'Irrintxi Jauna', 'Vasco Irrintxi'

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. Dantza, musa, sukaldaritza eta erakusketa estatikoa izango dira Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeak Euskal Herria irudikatzeko aukeratu dituen adierazpenak larunbat honetan, hilaren 25, Chabucoko Gizataldeen Jaialdian, Lusardi Etxeak eta Filete Porteño taldeak antolatutako ekitaldian. Dendaren aurrean, taldeko kideek Chacabucora iritsitako etorkinen omenez egindako mural bat inauguratuko dute.

Alsina eta Mitre kaleetan egongo den postu gastronomikoak edariak eta janari tipikoak eskainiko ditu. Tripakiak bizkaitar erara, pintxoak, tortillak, txistorra, eta postreak, goxua eta arrozesnea zerbitzatuko dituzte. Verónica Guarnalousse zuzendari duen bertako 'Alaia' euskal dantza taldeak La Cream, 024 Crew eta Son del Sur musika taldeekin partekatuko du agertokia. Dantza tradizional hautatuak aurkeztuko dituzte eta, horrez gain, jantzi tipikoen eta Euskal Herriko eta Euskal Etxearen historiari buruzko argazki erakusketa bat.. Musean jokatzen ikasi nahi dutenentzat, muslari mahaiak egongo dira jokatzen, irakasteko prest.

“Irrintxi Jauna” panpina eta apar salmenta inauterietan

Joan den asteburuan, 'Alaia' taldeko kideek, Zuzendaritza Batzordekoek, eta zenbait bazkide eta lagunek, inauterietako aparra saltzeko postua jarri zuten San Martin plazan. Helburua, datozen ekitaldietan parte hartzeko finantziabidea lortzea, esaterako Aberri Eguneko Dantzarien Topaketan Cañuelasen. Lanzeko inauterietako Miel Otxin bati “Vasco Irrintxi” jarri zioten izena, eta postuan kokatuta, feria-ekarpen bihurtu zuten. Ekimenak, izan ere, arrakasta polita lortu zuen. “Oso ondo joan zitzaigun, diru-bilketa handia lortu genuen eta oso lagungarria izango zaigu hain gustukoak ditugun topaketetan parte hartzeko”, adierazi dio pozik Euskalkultura.eus-i 'Guillermo Larregui'ko presidente Lucía Igarzabalek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia