euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Zugadi, Fermin Basterretxea, Iñaki Guruceaga eta Joseba Arizcorreta oroituko ditu Caracaseko EEko mezak

2007/03/03

Aita Odriozola joan den otsailaren 4eko Caracasko Eusko Etxeko mezan (argazkia PJ Arriaga)
Aita Odriozola joan den otsailaren 4eko Caracasko Eusko Etxeko mezan (argazkia PJ Arriaga)

PUBLIZITATEA

Hileroko ohiko meza egingo du bihar Caracaseko euskal komunitateak bertako Euskal Etxearen egoitzan. Goizeko hamaiketatik aurrera garatuko den elizkizuna Iñaki Zugadi, Fermín Basterretxea, Iñaki Guruceaga Goñi eta Joseba Arizcorreta Guruceaga bazkide difuntuen arimen alde eskainiko da. Euskal meza tradizional honen aurreko --otsaileko-- hitzordura hirurogei bat persona bildu ziren eta, lehen aldiz Caracaseko Euskal Etxean, San Blaseko kordoien bedeinkazioa burutu zen bertan, kordoien egile Adriana Lobascio izan zela, aita Odriozola apaiz jesuita meza-emaile.
Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean bihar goizeko hamaiketatik goiti eginen den hilabeteroko meza, hondarreko asteetan euskal venezuelar familiaren baitan hil diren Iñaki Zugadi, Fermin Basterretxea, Iñaki Guruceaga Goñi eta Joseba Arizcorreta Guruceagaren arimen alde eskainiko da, euskal Txokoko presidenteak, Pedro Javier Arriaga Aguirrek EuskalKultura.com-i baieztatu dionez. Aurreko mezetara --otsailaren 4kora-- hirurogei pertsona baino gehiago bildu ziren, kasu hartan aita Odriozola meza-emaileak eskaintza Amaia Mentxaka, Maria Concepcion Menoyo de Eguiarte, Jon Ander Jayo Cachón, Sabin Diez Deibarrondo, Ana Maria Arenillas de la Fuente eta Gaizka Etxearte-ren arimen alde egin zuelarik, azken honen kasuan hil zeneko hamabostgarren urtemugaren karietara.

Funtzio erlijiosoaren baitan, bestalde, San Blas kordoien bedeinkapenari ekin zitzaion, Caracasen lehenengo aldiz egiten zen ohitura berau. Adriana Lobasciok bere eskuz eginiko kordoiak aita Odriozolak bedeinkatu zituen. Horren guztiaren lekukotasuna ematen digu Pedro Javier Arriaga Eusko Etxeko lehendakariak, esanez ohitura horrekin 'loriatu zirela' bertaratutako hirurogeitik gora pertsonak, eta 'soinean jarri zituztela kordoi eder horiek'.


Lotura interesgarriak

Caracas-ko Eusko Etxearen bloga
http://euskoetxeacaracas.blogspot.com

Valencia-Carabobo-ko Eusko Etxea
www.valenciakoeuskoetxea.com

Euskaldunak Chirguara iritsi zirenekoa
EuskalKultura.com-en 2007ko otsailaren 27an argitara emana

Caracas-ko Eusko Etxearen danborrada
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 22an argitara emana

Venezuelan bizi izan zen Nicanor Zabaleta arpajolearen mendeurrena
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 13an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia