euskal diaspora eta kultura
2011/05/13
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Euskal dantza eta ballet zaleek Argentinako dantzari ospetsuenetako bat zuzenean ikusteko aukera izango dute hil honetan Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian. Iñaki Urlezaga da bera, eta izen abizenetan hauteman daitekeen bezala, euskal jatorria du. Urlezega La Platan jaioa da eta Buenos Aireseko Teatro Colon antzokiaren eskolan hasi zen dantzari bezala trebatzen. Teatro Coloneko lehen dantzaria izan da, eta Londreseko Royal Balleten eta Herbeheeeretako National Ballet konpainiatan dantzari nagusia izan da hainbat urtetan.
Preseski, Herbeheeretako antzoki batean 'La Traviata' opera ikusten ari zela otu zitzaion musika ballet bihurtzea. Compañia Concierto bere taldearekin prestatu du orain Europan aurkezten ari den ikuskizuna. "Ballet honen ideia duela bost urte sortu zen. Opera ikusten ari nintzen eta, obertura entzun bezain pronto, inork musika zoragarri horrekin dantzarik egin ez izanak harritu egin ninduen. Emanaldi osoan zehar dantza pausuak eta koreografiak irudikatzen nituen, baina Dutch National Ballet konpainiarekin nituen engaiamenduekin albo batera utzi behar izan nuen proiektua", azaltzen du Iñakik.
Urlezagaren konpainiak lehen emanaldi bat egingo du maiatzaren 25ean, 'La Traviata' balleta taularatuz. Hurrengo egunean konpainiak eta Urlezagak berak bi pieza aurkeztuko dituzte: 'Bolero de Ravel' eta 'Suite Don Quijote', azken hau Marius Petipa errusiarraren jatorrizko koreografiarekin eta Ludwig Minkusen musikarekin.
Iñaki Urlezagaren webgunea, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus