Mexiko Hiria, Mexiko. 2009ra arte Euskadiren Mexikoko Ordezkari izandako Iñaki Ruiz Cuesta joan den larunbatean hil da, arratsaldeko lau t'erdietan, Cuernavacan, bihotzekoak jota.
Euskadik Mexikon izan duen azkeneko Ordezkaria zenaren --Patxi Lopez buru duen gobernuak Ordezkaritza izaera kendu zion Mexikokoari eta New Yorken egoitza duen Euskadiren Ipar Ametarako Ordezkaritzaren menpeko bulego gisa utzi zuen, AEB, Kanada eta Mexiko bertatik kudeatuz-- gorputza Cuernavacako Betirako Bizitzaren Basoak funeral etxean ari dira beilatzen Morelos estatuko hiriburuko Alvaro Obregon Hiribideko 237an.