euskal diaspora eta kultura
2011/05/24
PUBLIZITATEA
Bogota/Donostia-San Sebastian. Azkeneko hamar egunetan Eusko Jaurlaritzaren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikako ordezkari den Iñaki Martinezen aldeko mezu eta e-mailak ibili dira sarean, hala nola enpresarienak eta Iñaki Martinezek tratua izan edota lagundu izan dituen euskal herritarrenak, eta baita ere euskal-kolonbiar gizataldeko kideenak, horien artean Bogotako Euskal Etxeko sortzaile izan ziren pertsonenak, egun erakunde horretatik aldenduta badaude ere.
Gure erredakziora heldu den azkeneko idazkia Kolonbiako euskal komunitateko 54 kidek sinatzen dute, hiru lehenak Jose Perea, Judith Basterra (Fernando Irustaren alarguna) eta Jon Landaburu direla, euren lerroetan azpimarratzeko, "izendatua izan zen lehenengo unetik", "Iñaki Martinez arduratu izan dela Kolonbian bizi den euskal kolonia ezagutzeaz, Euskadirekiko geure loturak berritzen dituzten ekimenak garatzeaz eta Kolonbia eta Euskadi lotzen dituzten proiektuak garatzeaz".
Martinezek datorren ekainean Bilbon inauguratuko den Bogotako Urre Museoaren erakusketarekin gauzatu zuen kudeaketa lana --bere kontrakoek gogor kritikatu zuten-- "egoki"tzat jotzen dute agiri honen sinatzaileek eta, aldiz, gogor kritikatzen dute Bogotako Euskal Etxearen eta Emprebask-Kolonbiaren izenean Jose Vicente Katarainek, Rodrigo Arizabaletak eta Julio Mendozak plazaratu zituzten hitzak, euren adierazpen horiek "aldekoi" eta "asmo gaiztoko"tzat joz, eta erabat ukatuz euskal kolektibitatearen izenean hitz egiteko izan dezaketen ordezkaritasuna.
"Bogotako Euskal Etxeak ez duela Kolonbian bizi den euskal kolektibitatea ordezkatzen uste dugu, ez eta honelako erakunde batek izan behar dituen baloreak", diote. "Euskal Etxearen zuzendaritzak eta Emprebask-ek euren burua ordezkatzen dute soilik, eta euren interes ekonomiko partikularrak", bukatzen da idazkia.
Honakoek sinatzen dute (dagokien agiri zenbakiekin identifikatuta) idazkia:
1. JOSÉ PEREA SASIAÍN
2. JUDITH GOMEZ BASTERRA, FERNANDO IRUSTAREN ALARGUNA
3. JON LANDABURU ILLARRAMENDI
4. MAITE FADUL ORTIZ DE ZALDUMBIDE
5. MAIA LANDABURU FADUL
6. JAVIER VELAZQUEZ GOYA
7. SORNE EZPELETA MERCHÁN
8. MAITE EZPELETA MERCHÁN
9. LORE EZPELETA MERCHÁN
10. KAREN EZPELETA MERCHAN
11. JOSEFINA DIAZ SASIAIN
12. JOSE ANTONIO DIAZ SASIAIN
13. MARIA CAMILA DIAZ ESGUERRA
14. KEPA MIRENA AMUCHASTEGUI ELOIZAGA
15. MIREN SORNE AMUCHASTEGUI ELOIZAGA
16. DANIEL DIAZ SASIAIN
17. JOSE ALEJANDRO DIAZ GIRALDO
18. DANIEL ALBERTO DIAZ GIRALDO
19. IÑAKI GARAY ITURBE
20. PAULINO GOMEZ BASTERRA
21. STELLA RUBIO DE GOMEZ
22. EDUARDO GOMEZ RUBIO
23. STELLA GOMEZ RUBIO
24. MAITE GOMEZ RUBIO
25. EMILIO SANTOS ÁLVAREZ
26. ENRIQUE SANTOS CANTOR
27. JOSÉ EMILIO SANTOS CANTOR
28. MARIA JOSEFA MUROLAS DE GAMBOA
29. ANA MARÍA DE GAMBOA MUROLAS
30. EUGENIO CHAHIN DE GAMBOA
31. OLGA IRIONDO HINCAPIE
32. JUAN IGNACIO LEUNDA RETEGUI
33. ASIER SANTILLAN LUZURIAGA
34. ANTONIO CATRAL SANABRIA
35. MARIA ANGELES ALTUNA JIMENEZ
36. EDUARDO AGUINAGA ARRANZ
37. M. INMACULADA ARNAEZ FERNANDEZ
38. ANA CASILLAS ZUZUARREGUI
39. FERNANDO FERNANDEZ ORTIZ
40. HUMBERTO IRIONDO HINCAPIE
41. LIBE DE ZULATEGI MEJÍA
42. MAITE IRIONDO HINCAPIE
43. MONICA IRIONDO HINCAPIE
44. CARLOS ARTURO MARURI
45. MARCELA MARIA CARVAJAL RESTREPO
46. JUANITA CARVAJAL RESTREPO
47. ANA MARIA RESTREPO PEREA
48. PEDRO IGNACIO ALONSO TAURONI
49. JOSUNE IRIONDO HINCAPIE
50. JAVIER AGUAYO PARRADO
51. FELICIDAD PARRADO DE AGUAYO
52. ESTRELLA BARBERO DE MALAGÒN
53. GLORIA AZARINA MUÑOZ DE BARBEO
54. MAURICIO IRIONDO HINCAPIE
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus