euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Martinez ordezkaria Medellinen, EEak antolatutako Oteiza eta Picassori buruzko hitzaldi batean

2012/10/02

Hitzaldian euskal komunitateko kide ugari izan ziren. Argazkian, besteak beste, Libe de Zulategi hizlaria (erdian), Iñaki Izaguirre Medellingo EEko lehendakaria (ezker-ezkerrean) eta Iñaki Martinez ordezkaria (eskuin-eskuinean) (argazkia Irekia)
Hitzaldian euskal komunitateko kide ugari izan ziren. Argazkian, besteak beste, Libe de Zulategi hizlaria (erdian), Iñaki Izaguirre Medellingo EEko lehendakaria (ezker-ezkerrean) eta Iñaki Martinez ordezkaria (eskuin-eskuinean) (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Irailaren bukaera aldera Medellinera bidaia egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari Iñaki Martinezek, Antioquiako hiri honetan euskal komunitateak antolatutako hitzaldi batean gonbidatu gisa parte hartzeko. Solasaldiaren gaia "Picasso y Jorge Oteiza, hilo de continuidad en la obra Gernika", Libe de Zulategi euskal-kolonbiarrak emanik, Udal Liburutegi Publikoan. Bestalde, aste honetan Kolonbian da SPRIko zuzendaria, Tomas Orbea. Barranquillako Hiri Iraunkor Nazioarteko Foroan parte hartuko du Orbeak, Euskal Herriko esperientzia eta Bilboren birsorkuntzaren kasua azaltzeko.

Medellin, Kolonbia. Kolonbiako euskal komunitateko kide ugari eta Luis Miguel de Zulategi Euskal Etxeko ordezkaritza zabal bat izan zen iragan irailaren 26ean Medellingo Liburutegi Publikoan, Gernikaren bonbardaketan artean utzi zuen lorratzari buruzko hitzaldia entzuteko. Hitzaldiaren izenburua "Picasso y Jorge Oteiza, hilo de continuidad en la obra Gernika" izan zen eta Libe de Zulategi euskal elkarteko kidea izan zen hizlari. Ekitaldian parte hartu zuen, antolatzaileek gonbidaturik, Iñaki Martinezek, Eusko Jaurlaritzaren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkariak.

Bestalde, aste honetan Kolonbiara etorria da SPRIko zuzendaria, Tomas Orbea, Barranquillan egiten ari den Hiri Iraunkor eta Lehiakorren Nazioarko Foroan parte hartzeko. Orbea Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa gonbidatua izan da eta hiri iraunkorren inguruan euskal esperientziaren berri emango du. Adibidetzat Bilboren birsorkuntzaren kasua aipatuko du Orbeak. Horrez gain, "URBE2050" plataformaren egitasmoa ere azalduko du. Euskal enpresak atzerrian sustatzeko egitasmoa da hau eta enpresa eta erakunde publikoen arteko lankidetzan du oinarria.

Jardunaldietan Kolonbiako gobernuko lehen mailako ordezkaritza bat izango da, tartean German Vargas, Etxebizitza ministroa; Juan Gabriel Uribe, Ingurumen eta Garapen Iraunkorrerako ministroa; eta Mauricio Cardenas, Ogasun ministroa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia