2016ko amaiera arte Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan den Iñaki Goirizelaia ikastaroa ematen hasiko da datorren larunbatean Boisen (Idaho, AEB) bertako BSU, Boise State University unibertsitatean. Martxoaren 11eraino luzatuko den ikastaldiak euskaldunek --"nazioa, baina ez nazio-estatua", argitzen du programaren azalpenak-- Franco generalaren peko berrogei urteko diktaduratik aterata euren buruari eusteko ahalegin historikoak aztertuko ditu.
Boise, AEB. Proposamena BSUko Arte eta Zientzien Fakultateko Munduko Hizkuntzen departamentuaren eskutik dator eta "euskaldunek --nazioa, baina ez nazio-estatua-- Espainian berrogei urteko diktadura bizi ondoren euren buruari eusteko ahalegin historikoak" aztertuko ditu.
Baita ere "euren proiektua instituzionalizio politiko orohartzaile bat sortzeko Europaren baitan, hezkuntza sistema moderno arrakastatsua eta komunikabide publiko egitura barne".
Etxepare Euskal Institutua eta BSU lankide, saioek kreditu bat ekartzen diete ikasleei honako arloetan: Genero Ikasketak, Ohoreak, Euskal Ikasketak, Sps, Komunikazio, Historia. Soc, Administrazio Publikoa eta Hezkuntza.