euskal diaspora eta kultura
2011/05/20
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. “Jose C. Paz eta Oñati herrien arteko senidetzea arrazoi historikoengatik egin zen, hiriko sortzailea Oñatikoa baitzen. Gero jakin genuen zein zen Jose C. Pazeko egora ekonomikoa eta oñatiarrok berehala antolatu ginen laguntza emateko”, azaltzen zion iaz, proiektuak hamarkada bete zituenean, EuskalKultura.com-i, senidetzearen taldeko koordinatzaile eta 'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunetakoa den Jose Antonio Urteagak.
Euskal Herriko erakundeak eta Buenos Aires probintziako euskal etxeak elkarrekin lan handia egiteko ardura dute oraindik eta hori dela eta plazer handiz hartu zuten Toki Eder euskal etxeko kideek Iñaki Galdosek ekarritako berria. “Jasotako dirua Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundeak Jose C. Paz-eko Nazareth tailerretako eskolari emango dio dohaintzat”, azaldu dio gure buletinari, laguntzeko sarearen bultzatzaile nagusietakoa den Maria Angeles Oñederrak.
Lagunen arteko bilera batean, Toki Eder-ko kideek berri ona eskertu zioten Gipuzkoako diputatuari, eta iaz inauguratu zen euskal etxearen egoitza erakutsi zioten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus