euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaile irundarra Mendoza eta San Juanen aurkeztuko da abuztuaren amaieran

2012/08/01

Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaile irundarra (argazkia Etxepareren web-orria)
Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaile irundarra (argazkia Etxepareren web-orria)

PUBLIZITATEA

2012-08-03an EGUNERATUA: BERTAN BEHERA GERATU DA IÑAKI ETXEPAREREN ARGENTINA ETA BRASILERAKO BIDAIA. Nazioarteko ibilbide aberatsa duen musikari honen bisita jaso dute argentinarrek hil honen amaieran. Abuztuko biran, bi geldialdi egingo ditu Iñaki Etxeparek argentinar Andeetan, Mendozan eta San Juanen hain zuzen. ‘Bach eta itsasoa’ delako emanaldia eskaintzeaz gain ‘Biolontxeloaren pedagogia’ bere liburua aurkeztuko du artista irundarrak Hegoameriketako herrialdean. Kontzertuen datak abuztuaren 20an (Mendozan) eta 21ean (San Juanen) izango dira eta horren ostean Brasilera abiatuko da Etxepare bere Hegoamerikako birarekin jarraitzeko.

[2012-08-03an EGUNERATUA: Mendozako Euskal Etxetik adierazi digutenez, eurekin zerikusirik ez duten ekidinezineko arrazoiak medio, atzeratu egin dute Iñaki Etxepareren Argentina eta Brasilerako bidaia]

Buenos Aires, Argentina. Irunen jaioa, Iñakl Etxeparek Baionan ikasi zuen jotzen biolontxeloa Jacques Doué-rekin. Bertan ‘Medaille D’Or’ eta ‘Prix d´Honneur’ sariak jasotzeak ikasketekin jarraitzera bultzatu zuen eta Parisen eta Bartzelonan espezializatu zen. Gaur egun, Irungo Kontserbatorioko biolontxelo irakaslea da eta errezitalak eta maiz pedagogia ikastaroak ematen ditu, besteak beste Frantzian, Espainian, Kuban, Estatu Batuetan edota Mexikon.

Oraingoan Hegoamerika du helmuga eta honaino iritsiko da abuztuaren 20aren aldera. Argentinan bi hiritan aurkeztuko du ‘Bach eta itsaoa’ ikuskizuna: Mendozan, bertako Denak Bat euskal etxean egingo du emanaldia abuztuaren 20an. Hurrengo geldialdia biharamunean egingo du, ondoko San Juan hirian¡ eta bertan bi ekimen burutuko ditu: kontzertua 21ean izango da Juan Victoria Auditoriumean eta 24an ‘Biolontxeloaren pedagogia’ liburuaren aurkezpena.

Bach eta itsasoa

Diziplina anitzeko proiektua da Iñaki Etxepareren ‘Bach eta itsasoa’. Honela deskribatzen du bere lana musikariak:  “Johann Sebastian Bach-en sei suite natura, eskulan, sukaldaritza, kirol, historia eta itsasoarekin nahasten dira, gaur egungo dantzaren bidez. ‘Bach’ izenaren esanahia ‘erreka’ da alemanez. Baina bera ez zen inoiz itsasora heldu, bere bizitza osoa Eisenach, Köthen eta Leipzig hirien inguruan igaro izan baitzuen. Orain, Suite hauen bidez Bach horren tanta bat behintzat eraman nahi izan dugu itsasora”. 

[‘Bach eta itsaoa’ iragartzeko bideoa]

Kontzertuetan suite hauetako bat joko da zuzenean, bideoa isilpean aukeran:

-I. Suite B.W.V 1007 (Sol handian): Ur zikloaren hasiera Bidasoa ibaiaren iturburua
-II.  Suite B.W.V 1008 en (re txikian): urarekin zuhaitzak hazten dira, eta egurrarekin egiten dituzte eskulangileek euren lanak
-III. Suite B.W.V 1009 (Do handian): sukaldaritza gizartearen beste zati bat da
-IV. Suite B.W.V 1010 (MI b handian): kirola gizakiaren garapenean
-V. Suite B.W.V 1011 (do txikian): suite metafisikoa, herriaren harriak gogoan
-VI Suite B.W.V 1012 en Re M: itsasora hurbiltzen gara ur zikloa ixteko

-Iñaki Etxepareren web orria: www.inakietxepare.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia