euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Echeverria euskal argentinarraren ‘Itzuleraren kronikak’ erakusketa estreinatuko dute bihar, Hondarribian

2020/11/26

'Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta' Iñaki Echeverria, Alfosina Leranoz eta Sabrina Otegui euskal jatorrizko argentinarren proiektua
'Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta' Iñaki Echeverria, Alfosina Leranoz eta Sabrina Otegui euskal jatorrizko argentinarren proiektua

PUBLIZITATEA

Hondarribia, Argentina. Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarrak iaz Euskal Herrian egindako egonaldian dago inspiratuta, beti ere euskaldunen ondokoa  “aitona-amonen jaioterrira joaten denean, etxeratzen ari dela" sentimentupean. Proiektuak hiru euskal argentinarren emaitza da, Echeverriarekin batera Alfonsina Leranoz eta Sabrina Otegui izan baitira lankide eta Argentinan sortua bada ere, Euskal Herrian aurkeztuko du bihar Alfonsina Leranozek, Hondarribiko Kultur Etxean.

Erakusketa 14 bannerrek osatzen dute. Bakoitzean euskal hiri edo herri batean bizi izandako pasadizo bat kontatzen du Echeverriak. Testuak gaztelaniaz eta euskaraz datoz; izan ere, proiektuak euskara ere bildu zezan Sabrina Otegui Buenos Airesko irakasle eta EuskalKultura.eus-eko kazetariak luzatu zion Echeverriari eta Otegui bera arduratu da itzulpenez. Bihar aurkeztuko duen erakusketa, proiektuaren lehenengo zatia da, asmoa erakusketaren izen bereko liburua 2021ean argitaratzea baita.


[Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta erakusketa aurkezpenerako prest, bihar Arma Plazan]

Erakusketa eta “Artea Argentinako Euskal Diasporan” izenburuko hitzaldia

Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta-ren inaugurazioa bihar egingo da, arratsaldeko 7etan, Hondarribiako Arma Plazan, eta abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai, ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara. Aurkezpena proiektua gauzatzeko bultzatzaile nagusia izan zen Alfonsina Leranozek egingo du.

Buenos Airesko Unibertsitateko Arte historialaria da Alfonsina Leranoz eta doktoretza ikasketak ari da egiten gaur egun, UPV-EHU eta UNSAM unibertsitateetan, lantzen ari den ikergaia "Artearen rola identitatearen eraikuntzan Argentinako eta Uruguiko euskal diasporan" dela.

Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta proiektuaren babesleak, Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa, Talka Galeria, Hondarribiko Udala eta Arma Plaza dira. Inaugurazio hitzaldia 7etan bada ere, Covid-19ko protokoloa derrigorrezkoa denez, ateak 6:30etan irekiko dira. Ekitaldi irekia izango da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia