euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariek AEBak zeharkatuko dituzte gaixotasun arraroen alde

2014/04/10

"Route 66" errepide ospetsuan barrena egingo dute ibilbidea bi txirrindulariek
"Route 66" errepide ospetsuan barrena egingo dute ibilbidea bi txirrindulariek

PUBLIZITATEA

Bihar abiatuko dira Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia txirrindulariak Santa Monicatik, AEBetan barrena abentura aitzindaria burutzeko prest: Estatu Batuak alderik alde zeharkatzea handbike edo esku-bizikletan, laguntza-autorik gabe. Horretarako bi kirolari beteranoek --62 eta 66 urte dituzte-- "Route 66" errepide mitikoa baliatuko dute eta bidean tokian tokiko euskal komunitateekin bildu eta euren bizimodua ezagutzeko gogoa agertu dute. Bidaiak gaisotasun arraroen ikerkuntzan laguntzeko dirua biltzea du helburu. Eurekin kontaktatu edo laguntza eskaini nahi badiezu, artikuluan harremanbideak.

Santa Monica, AEB. Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia kirolariak Santa Monican dira dagoeneko eta bertatik abiatuko dira bihar AEBetan barrena biziko duten abenturaz gozatzeko. Bidaiaren jomuga New York hiria izango da eta horretarako ekaina bitartean AEBetako hainbat estatu igaroko dituzte, "Route 66" errepide mitikoa jarraituz. Castañedak handbike edo esku-bizikletan egingo du bidaia, eta lehen aldiz, horrelako balentria laguntza autorik gabe egiten saiatuko da taldea.

Bidaiak duen kirol erronkaz gain, elkartasunezko osagaia ere badu; izan ere, kirolariek gaisotasun arraroen ikerkuntzarako dirua biltzeko baliatuko dute proiektua, EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.

Goi mailako kirolariak 

Iñaki Castañeda marka asko dituen goi mailako kirolaria da. Esaterako Ironman bat (triatloirik gogorrena) amaitu zuen aurreneko euskal kirolari minusbaliaduna izan zen (Karnten, Austria, 2009) eta Ironman egokituan espainiar estatuko markarik onena du (11:07:14). Horrez gain, Europako distantzia luzeko Paratriatloi txapelduna da (Gasteiz, 2010).

i

[Iñaki Castañeda handbikean lehian (argazkia ICastañeda)]

Alfredo Olabegoiak, bidaia honetan laguntzaile, kazetari eta itzultzaile lanak egingo ditu, eta bizikleta hibridoan bi kirolarien ekipajea eramango du. Olabegoia ere goi mailako kirolaria da: Hawaiiko Ironmana amaitu zuen estatu espainiarreko aurreneko kirolaria izan zen (1988) eta guztira 18 Ironman amaitu ditu.

Kostatik kostara

Bidaia bihar hasi eta ekainera arte luzatuko da. Los Angelesetik New Yorkera bidea egingo dute bi kirolariek, Kalifornia, Arizona, New Mexico, Texas, Oklahoma, Kansas, Montana, Illinois... eta beste zenbait estatu zeharkatuz.

Euskadi-Ruta66

[Bi txirrindulariek AEBetan barrena egingo duten bidea]

Castañedak eta Olabegoiak bidean euskal komunitateko kideak ezagutzeko gogoa agertu dute, eta beraiekin bildu edo bidean tarte batean lagundu nahi dietenei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatu diete. Horretarako, idatzi e-maila hona, edo eurekin harremanetan jarri Euskadi_Ruta 66" Facebook orriaren bitartez. Orri horretan abenturaren eguneko berriak eta argazkiak argitaratuko dituzte. Animatu. Eta eurei, zorte on eta aurrera!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia