euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Azpiazu txiletarrak paellak prestatu eta etxerainotzen ditu edo norberaren etxean bertan gertatzen ditu

2008/03/31

Paellas Azpiazu webgunean agertzen den paelletako baten irudia
Paellas Azpiazu webgunean agertzen den paelletako baten irudia

PUBLIZITATEA

Loiolako (Azpeitia) aitona, Iñigo eta Amaia izen euskalduneko seme-alabak, eta arreba eta izeba Gipuzkoako herri horretan bizitzen dituen Iñaki Azpiazu txiletarrak paella negozioa ireki zuen duela bi urte Santiagon. Etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du sukaldariak eta ezkontza, bataioa edota beste zenbait ekintza ospatu nahi duten pertsonentzako menua eskaintzen die ekitaldia egiten den toki berean paellak prestatuz. Sukaldaria oso identifikatua sentitzen da Euskal Herriarekin eta Txileko hiriburuko Euzko Etxeak antolatzen dituen jardueretan sarritan parte hartzen du.
Iñaki Azpiazuren aitona, 16 urte besterik ez zituela, bere anaiarekin batera Txilera joateko erabakia hartu zuen, baina Argentinatik pasa zen lehenago. Euskal Herrira itzuli eta berriz ere Hego Amerikara bueltatu zen bertan gelditzeko. Gaur biloba da EuskalKultura.com-i bere euskal arbasoetaz eta paella negozioaz hitz egiten dioena. Lan horretan hasteko ideia Iñakiren lagunengatik izan zen. 'Lagunei paellak egiten nizkien eta oso onak zeudela esaten zidaten. Osagarriak ordainduko zizkidatela ere aipatzen zidaten', azpimarratzen du sukaldariak. Patata tortilak eta postreak ere eskaintzen ditu txiletarrak bere lanean.

Gastronomiarengatik sortutako zaletasunak bere amonak transmititu zion. 'Paella sarritan egiten zuen eta azkenean ni ere zaletu egin nintzen', baieztatzen du Iñaki Azpiazuk. 'Hozte-sukaldaritzan hasi nintzen, baina familiar errezetekin asko ikasi nuen ere', aipatzen du txiletarrak. Hortik dator, izan ere, askori gustatzen zaizkien baina etxean gutxi prestatzen diren ohiko plateren eskaintza. Familia bakoitzean belaunaldiz belaunaldi transmititu diren sukaldeko tradizioen ohiko errezeta horiekiko errespetua azalduz. Beste alde batetik, sukaldariak bi eskaera-mota eskaintzen ditu: on line --Paellas Azpiazu webgunean sartuz-- edota telefono bidez.

Nahiz eta Txilen jaio eta bizi den, Iñaki Azpiazuk ez du bere familiako euskal jatorria ahazten. 'Santiagoko Euzko Etxean hemengo eta Euskal Herritik etorritako pertsonak biltzen gara. Egia da gehienak bigarren belaunaldikoak garela, baina gure gauzak konpartitzen ditugu euskarazko klaseak, euskal jatetxea, euskal dantza eta mus txapelketekin batera', azpimarratzen du sukaldariak. Noizbehinka Euskal Herria bisitatzen du ere.


Lotura interesgarriak

Azpiazu Paellen webgunea
www.paellasazpiazu.cl

'Sukal Leku' jaio da
2008ko otsailaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Jon Alaña bilbotar gazteak euskal jatetxea irekiko du Shanghain
2008ko martxoaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana

Pantxo Bedialauneta, Ondarroan finkatutako euskal-mexikar sukaldaria
2008ko otsailaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia