euskal diaspora eta kultura
2010/01/25
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Iñake Perugorriari egindako elkarrizketa eman zuen atzo argitara Deia egunkariak, José Basurto kazetariak sinatua. Bertan, Bilbora etorri zen lehenengo aldiaz mintzo da soziologo euskal-argentinarra. Kontatzen du baita ere nola ezagutu zuen Marijaia ikur duen Aste Nagusia eta nola, inpresionaturik, erabaki zuen tesia Bilboko jaiez egitea.
Jendearen partaidetzak eta festaren irekierak, irekitasunak deitu zuten bereziki bere arreta, baita herrikoitasunak ere, konpartsen fenomenoak eta sortu zen testuinguruarekin 30 urtez iraun izanak.
Festa egin eta materiala bildu. Bera berehala konturatu zen tesia egiteko gai ederra izan zitekeela eta hortik hurrengo pausoa unibertsitatekoak komentzitzea izan zen. Argazki asko atera eta haekin joan zen New Jerseyra. Hori eta gero, joan den azaroan itzuli zen Algortara, eta bertan egongo da datorren abuztura arte, jendearekin elkarrizketatu eta materiala eta informazioa biltzen.
-Artikulua osorik, erdaraz, hemen
-Elkarrizketa (audioa) soziologoari Radio Euskadin, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus