euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandilgo Gure Etxeak Euskal Astea prestatzeko dantza-zuzendarien tailer bat abegituko apirilaren 26 eta 27an

2025/04/22

Herrialde osoko dozenaka dantzari biltzen dira Euskal Aste Nazional bakoitzean. Irudian, Bahia Blancakoaren amaieran, dantzak plazan Aurrera doaz urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean Tandilen egingo den Euskal Aste Nazionalerako prestakizunak, bertako Gure Etxea antolatzaile. Herrialde osotik etorritako dantza taldeen erakustaldiak urteroko hitzordu honetako programako zutabe izan ohi dira; eta horiek prestatzeko, hain zuzen, topaketa-tailer bat egingo dute euskal etxe tandildarraren egoitzan datorren asteburuan, apirilaren 26 eta 27an, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Elkartearen baitan sortu den Municheko Irakurle Klubak lehen saioa iragarri du 'Ni ez naiz Mikel Laboa' hizpide

2025/04/21

Municheko Euskal Irakurle Klubaren lehenengo topakea uztailean izango da, eta hortik aurrera hiru hilabetero Berri pozgarria Munichetik, Irakurle Kluba sortu berria baita Bavariako hiriburuko Euskal Elkartearen baitan, bertako bazkide Jon Iraolak bultzatuta. Ekimenak hiriko euskal komunitatea dinamizatzea eta biltzeko eta partekatzeko aukera berriak eskaintzea du helburu, literaturzaletasuna bultzatuz eta debateak sustatuz giro atseginean euskal obra haututuen inguruan, momentuko 2025-26 ...

Gehiago irakurri...


Sarako Idazleen Biltzarra 2025 apirilak 21 & 22, Amerikarako euskal emigrazioa solasgai, EuskalKulturak bere lekua izanen

2025/04/18

Sarako Idazleen Biltzarra 2025: argazkian, EuskalKultura-ren stand-a aurreko edizio batean, eta aurtengo edizioko afixa Heldu den asteko astelehen eta asteartean, apirilaren 21 eta 22an, eginen da 2025eko Sarako Idazleen Biltzarra. Sarbide gisa, igandean Baiona-Euskal Herria Abesbatzak kontzertua emanen du 19etan herriko elizan. Biharamunean, Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra (liburu azoka) eginen da kiroldegian; liburu aurkezpenak eta mahain inguruak erabilera ainitzeko luzatze gelan; eta haurren xokoa eta tailerrak ...

Gehiago irakurri...


Jai pilotazale jendetsu batek eman die hasiera Buenos Airesen Iparraldeko Euskal Etxearen 130 urteen ospakizunei

2025/04/17

Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxeko Areto Nagusia izan zen Euskal Etxearen 130. urteurrena ospatzeko ekitaldiko gertaleku Iparraldeko Euskal Etxearen 130. urteurreneko ospakizunei hasiera ematen zien lehen ekitaldiak ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen joan den asteartean, apirilaren 15ean. Hitzordua elkarteak bere-berea duen euskal pilotari lotu zitzaion, eta arratsaldean hasi zen, Eduardo Ross, Carlos Huete, Fernando Elortondo eta Horacio Morenorekin trinketean bi erakustaldi partida jokatuta. Amaieran, jatetxeko Areto Nagusian, ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxearen Aberri Eguneko herri kirol saioa eta Egaña eta Txoperena bertsolariak Palmako Glosa Fest-en

2025/04/16

Herri kirol erakustaldia Mallorcako Euskal Etxearen 2025eko Aberri Eguna ospagai: aizkora, harri jasotzea eta trontzalariak Euskal kultur adierazpide tradizionalez gozatu nahi izan duten Mallorcako euskaldunek aukera ederra izan dute apirileko lehenengo hamabostaldi honetan, batetik Ondarroatik etorrita, Agirre Herri Kirol Taldeak erakustaldia eskaini baitzuen Son Rapinyako frontoian Artea Euskal Etxea antolatzaile; eta bestetik, joan den igandean Andoni Egaña eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek emanaldia taularatu baitzuten ...

Gehiago irakurri...


Euskadiko Euskal Venezuelatar Elkarteak apirilaren 26an egingo du Galdakaon bere XXVIII. 'Simón Bolívar' Topaketa

2025/04/15

2024ko Euskal Venezuelatar Topaketan, omenalditxoa egin zioten Maite Carranza de Costa-ri. Eusko Jaurlaritzaren izenean zilarrezko ekilore bat ipini zion kolkoan Manu Meauriok Beste urte batez hemen da berriz ere Euskadiko euskal-venezuelatar komunitatearen urteroko bilera eta egunpasa eguna. Datorren larunbata apirilaren 19a da eta, beraz, aberria goratzeko eguna Venezuelan, halako egunez 1810ean hasi baitzen independentzia lortzeko borroka. Euskal Herrian, Amaya Zenarutzabeiria buru duen Simon Bolivar Elkarteak urtero egun horren ondoko larunbatean egin ohi du bere topaketa, eta beraz, ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Aberri Eguneko 17. Dantzari Topaketaren bideoa: proposamen berrituak arrakasta lortu du (eta II)

2025/04/15

Dantzarien 17. Topaketa Cañuelasen. San Martin plazako agertokian, Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko dantzari taldea Joan den apirilaren 5ean, ohiko Dantzari Topaketaren 17. edizioarekin batera, Cañuelasen ospatutako 2025ko Aberri Egun berrituari pilota erakustaldi triangeluar bat eta mus txapelketa gehitu zaizkio. Horrez gain, igandean egiten zen bazkaria, larunbatera ekarri zen, muslari, pilotari, dantzari eta ekitaldiko gainerako partaideek bat egin eta denbora pasatu ahal izan zezaten elkarrekin. Aukera ...

Gehiago irakurri...


Jon Bilbao Katedra Renon 2025: maiatzaren 2ra arte zabalik ikerketa proiektuak garatzeko proposamenen epea

2025/04/14

Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina Zabalik da epea Reno Nevadako Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak eta 'Nevada System of Higher Education'ek sustaturik, 2025 urteko ekitaldirako Jon Bilbao Katedrarako ikertzaile gonbidatua hautatzeko deialdia. Aurtengoan, Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketak Jorge Oteiza, Bixente Larrea edo Remigio Mendiburu artisten bizitza eta lana beharko du hartu abiapuntu, UNR (University of Nevada, ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du FEVAk Buenos Airesen bilduta: Diasporak Euskaraldiarekin bat egitea bultzatuko du

2025/04/14

FEVAren Batzarrera bertaratutakoek atxikimendua eman zioten maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiari, euskararen erabilerarekin zerikusia duten ohiturak aldatu eta erabilera zabalagoa sustatzeko kanpainarekin bat eginez Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxea gertaleku, FEVAren Ohiko Batzar Nagusia burutu zen. Memoria eta 2024ko ekitaldiko balantzea onartu ondoren, erakundearen Zuzendaritza Batzordeko agintaritza karguen erdia bozkatu zen, izenetan, ordea, aldaketarik gabe. Batzarraren amaieran, Euskadiren ordezkari Sara Pagola bertaratu zen eta egungo eta etorkizuneko ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEa 'Hispano Palooza' Kolektibitate jaialdian aritu zen partaide, stand bat eta dantzekin

2025/04/11

Txileko Euskal Gizataldearen txokoa 'Hispano Palooza' jaialdian Ikasturte berrian zehar eskainiko dituen tailerrak –tartean euskara, abesbatza, dantza eta musika (txistu eta danbolina)– abiarazi ditu dagoeneko 'Txileko Euskal Gizataldea' EEak. Eta ez hori bakarrik: ikasturtearekin batera ospakizunak ere hasi ditu Santiagoko Las Condesko Estadio Español-en egoitza duen euskal etxeak. Martxoaren 29an, esaterako, 'Hispano Palooza' Kolektibitate ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia