Montevideo, Uruguai. Immigrazioaren Joko Olinpikoak 1985etik Uruguaiko hiriburuan egiten den kirol lehiaketa bat da. Helburua, hiriko gizataldeen artean loturak estutzea eta elkarbizitza eta elkarren ezagutza bultzatzea. Gaur egun hamaika kolektibitate dira ekitaldiko antolatzaile, eta kirol eta jardueren artean daudem esaterako, futbola eta saskibaloia, baina baita ere xakea eta trukoa, batzuk aipatzearren. Aurten nobedade, euskal gizataldearen eskutik: soka-tira ere sartu da lehiaketen zerrendan.
Inaugurazio ekitaldian, kolektibitateetako ordezkariek ez ezik, nazio eta hiri mailako agintariek ere hartu zuten parte, maiatzaren 8an egindako saioan, tartean Nazioko Kirol Idazkaritzako Jorge Rodriguez eta Montevideoko Kirol Idazkariko koordinatzaile Daniel Leite.
Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkaria da Olinpiadetan eta inaugurazioan ikurriña zeraman banderadunarekin hartu zuen parte, ondoren zerbitzatu ziren janarietan euskal janaria ere partekatu zutela. Inaugurazioko argazkiak, hemen.