Buenos Aires, Argentina. Urtero irailaren 4aren inguruan herrialde guztian barrena egin ohi denez, Argentinara etorri eta berau euren aberri berria bihurtu, eta eguneroko lanaren ekarpena eginik bertako garapenari hondar alea jarriz bat egin zuten jatorri guztietako emigranteak gogoratu, omendu eta ospatzeko ekitaldi ugari egin dira azken hilabete honetan geografia argentinarrean, tartean jaialdiak, erakustaldiak, azokak, gaualdiak-eta. Ondoko argazki galerian, euskal gizataldeek antolatutako ekitaldietako batzuen irudiak bildu ditugu, euskal-argentinar erakundeen Immigrantearen egun eta hilabetearekiko atxikimenduaren adierazgarri: