euskal diaspora eta kultura
2012/09/27
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. 'Córdoba canta a Loyola' koru topaketaren XXI. edizioa bihar ostiralean, irailaren 28an, egingo da Cordoba probintzia argentinat honetako izen bereko hiriburuan, gaueko bederatzietan hasita Jesusen Lagundiaren elizan, Obispo Trejo eta Caseros kaleetan.
Hiriko Gure Txokoa Euskal Etxean urtero antolatzen duen topaketa da hau eta aurtengoan kantuz ariotuko diren hiru koralak izango dira Coro Juvenil Mixto del Instituto Domingo Zipoli, Santiago Ruiz zuzendari; Coro de la Facultad de Matemática, Astronomía y Física de la UNC, Gustavo Rocchietti zuzendari; eta Coro del Seminario de Canto del Teatro del Libertador, Matías Saccone zuzendari.
Cordobatarrak Immigrantearen Egunean
Cordobako euskal etxetik adierazi digute baita ere Gure Txokoa partaide izan zela aurten ere, irailero Immigrantearen Eguna dela-eta Cordobako Immigrante Gizataldeen Batasunak (UCIC) antolatzen dituen ekitaldietan, Probintziako erakunde legegilea ere antolatzaile, oraingoan kale-ikuskizuna eskainiz hiriko oinezkoen eremuan.
Euskal Gizataldea, beraz, bere baitako Cordobatarrak dantza taldea medio, partaide izan zen 'Munduko Musika eta Dantzen Jaialdia' delakoan, "bere armonia eta margo biziak hegaltatuz bertaratu zen publiko ugariaren aurrean".
"EEko bazkideak eta Zuzendaritzako kideak bertan egonik, eta UCICeko zuzendariek eta Udaleko funtzionarioek eurak agurtzen zituztela, gure euskal etxeak gogor segitzen du erakusten Cordobako komunitateari geure arbaso euskaldunen kulturak tinko segitzen duela", amaitzen du Gure Txokoak gure erredakziora igorri oharrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus