euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Imanol Pradales Washington eta New Yorkeko euskaldunekin bilduko da AEBra gaur hasiko duen bidaian

2025/03/10

Pradalesen lehen bisita AEBra, gakoak lortu nahian "sare politiko eta ekonomiko berriak josteko" panorama berriaren aurrean
Pradalesen lehen bisita AEBra, gakoak lortu nahian "sare politiko eta ekonomiko berriak josteko" panorama berriaren aurrean

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Imanol Pradales gaur astelehen arratsaldean iritsiko da Washingtonera lehendakari gisa Europatik kanpo egingo duen lehenengo bidaian, New York ere bisitaturik asteazken eta ostegunean. Gaur iluntzean, bertako 19:30etan (artearteko 01:30 Euskadin) Columbia Barruti inguruko euskal diasporako kideekin bilduko da, euskal profesional gazte multzoa biltzen duen Washington inguruan, solasaldi bat ere tarteko. Astearte goizean ere, AEBra ekarri duen helburu bereziki politikoari ekinez, Kapitolioan euskal jatorriko John Garamendi kongresukide demokrata kaliforniarrarekin bilduko da 10:30etan, eta James E. Rish senatari errepublikanoarekin 10:00etan, azken hau Idahoko gobernadore izana 2006-2007an; bertako euskal komunitatea hurbiletik ezagutzen duten bi hautetsi. Gogora dezagun, nazioarteko eta AEBko panorama berrien aurrean informazio, gako eta aliantza politiko eta ekonomiko berri bila etorria dela Pradales AEBra.

Bisitak helburu gehienbat politiko eta ekonomikoak baditu ere Pradales lehendakariak lekua hartu du bi hiri hauetako euskal komunitateekin biltzeko

Asteartean, hitzordu politikoaren aurretik, lehendakaria sektore aeroespazialarekin eta BTIarekin (Basque Trade & Investment) lotutako euskal enpresa talde batekin elkartuko da 08:30etan, esperientziak eta ezagutza partekatzeko AEBko industria aeroespazialari zein euskal ekosistema aeronautikoari dagokienez. 13:30etan, Kapitolioko Bakearen Parkean, 2016an Urkullu lehendakariak eta Garamendik berak, besteak beste, landatutako Gernikako Arbolaren kimua bisitatuko du euskal espedizioak; ondoren, Lehendakaria hainbat irakasle eta ikaslerekin elkartuko da, George Washington Unibertsitatean, bertako School of Media & Public Affairs-en topaketa baten baitan, "Demokrazia, harreman transatlantikoak eta multilateralismoa: nazioarteko eszenatoki berriaren ikuspegi europarra" hizpide.

Asteazkenean, martxoaren 12an, New Yorken, Pradalesek Eusakadiren AEB eta Kanadako Ordezkaritza bisitatuko du lehenengo orduak eta ondoren Guggenheim Fundazioko arduradun nagusiekin bilduko da, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia lagun dituela, besteak beste. Arratsalde partez, Pradalesek harrera egingo dio New Yorkeko euskal komunitateari. Ostegunean, Jaurlaritzaren ordezkariek IBM enpresa bisitatu eta bertan bilera egingo dute dute, kasu honetan lagun  Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia. IBM euskal erakundeen aliatuetako bat da gaur egun, BasQ estrategia abiarazten hain zuzen. Ekimen hau EJko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak gidatzen du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta Euskadi munduko hub kuantiko nagusien artean kokatzea du xede.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia