Ayacucho, Argentina. Cañuelasen, Aberri Eguneko ospakizunaren baitan, Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko “Odol Berria” dantza taldea igo zen oholtzara apirilaren 13an eta arrakasta handiz inauguratu zuen 16. Dantzarien Topaketa. Sortu eta urtebetera, taldearen aurkezpena izan zen bere hiritik kanpo oholtza partekatuz euskal diasporako beste talde batzuekin. Belen Zabaleta zuzendari eta Clara Esteberena laguntzaile, Odol Berria 6 eta 14 urte bitarteko hamar bat neska-mutikok osatzen dute, eta txalo zaparrada edrra izan zuten emanaldiko lagun.
Buru diren bi lagunak dantzariak izan ziren txikitan eta baiezkoa eman zuten Euskal Etxeak dantza taldea berpiztea proposatu zienean. Odol Berriaren arrakasta eurei, haur eta gaztetxo dantzariei eta haien familiei zor zaie
2023an Ayacuchoko Euskal Etxeak ez zeukan dantzari talde aktiborik eta Mus Txapelketa zen jokatzekoa bertan. Euskal Odola-ko lehendakari María Nilda Ilarreguik agurra dantzarekin errezibitu nahi zituen partaideak eta karia horretara, etxeko bi dantzariri egin zien deia zituen: Belén Zabaletak, goi mailako ikasketak amaitzen ari zela Tandilgo Gure Etxean emanak zituen bere lehen urratsak dantzari gisa, eta Clara Esteberena, berriz, Euskal Odolako lehenengo dantza taldeko dantzaria izandakoa zen, 2004an, Soledad Elorriaga zuzendari izan zuela. Aurresku hura izan zen dantza Euskal Etxera itzultzeko abiarazlea, ilusioak neskak berriro ere dantza taldea osatzera bultzatu baitzituen.
Harro lekukoa jaso eta pasatzeaz
Belén Zabaletaren lanerako gogo biziari eta Clara Esteberenaren lankidetza baliotsuari esker, hilabete batzuetako entseguen ondoren, aurkezpen eguna iritsi zen. San Fermin eguna ospatzeko, Ayacuchoko Euskal Etxeak afaria antolatu zuen eta dantzari gazteek emanaldia eskaini zuten bertan, espektazio handipean. Euskal Odola Euskal Etxeko kideentzat benetako zirrara eta harrotasuna izan zen dantzari talde bat berriro izateko gogoa beteta ikustea. Belenek eta Clarak dioten bezala, "Gure helburua dantza euskal kulturara hurbiltzeko bitarteko gisa baliatzea da, dantzariak euskal etxeko zein diasporako parte senti daitezen, gure kulturaz dakiguna belaunaldi berriei erakustea, aurrekoek gurekin egin zuten bezala, eta neska-mutilengan dantzarako zaletasuna eta euskal sentipena sustatzea".
Honako dantzariek osatzen dute Ayacuchoko Odol Berria Dantza Taldea: Jazmín Bazterrecheak, Pilar Bazterrechea, Juan Pedro Bazterrechea, Justo Bazterrechea, Baldomero Bazterrechea, María Antonia Garay, María Jacinta Garay, Melany Guas, Leire Zabaleta eta Lisandro Zabaletak.
Zorionak Odol Berria!
Belén eta Clara gazteek ahalbidetzen dute Odol Gaztea, gaztetxo dantzari eta euren familiekin