euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Illes Balears-en eguna ospatu ostean, Mallorcako Euskal Etxea buru belarri sartuko da Korrikarekin bat eginez

2024/03/11

Martxoaren 1ean Illes Balears Egunean ipini zuen txoznaren ostean, martxoaren 15, 16 eta 17an Korrika egingo Mallorcako Artea EEak
Martxoaren 1ean Illes Balears Egunean ipini zuen txoznaren ostean, martxoaren 15, 16 eta 17an Korrika egingo Mallorcako Artea EEak

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Mallorcako Artea Euskal Etxea partaide izan da aurten ere Les Illes Balears-en Eguneko ospakizunetan Palman eta ohi duen txozna muntatu du martxoaren 1ean Euskal Herriaren ordezkari eta presentzia emaile izan zedin bertan jai-programa oihartzuntsua den egun berezi honetan. Arrakasta ahalerazi eta proposamena berriro ere polito ateratzearen atzean, euskal elkarteko berrogei bat kideko bolondres taldea, bi txandatan egun osoa estalirik.

Euskal txoznak hainbat jende erakarri zuen martxoaren leheneko Balearretako elkarretaratzean eta orain gonbidapena luzatzen du martxoaren 15, 16 eta 17an Korrikan parte hartzera

Euskal Etxetik Aingeru Merlok EuskalKultura.eus-i azaltzen dionez, "Illes Balears-eko festa egun ofizialeko txozna, finantziazio iturri izateaz gain, oso jarduera baliotsua da guretzat, buruz buru elkarrekin egun oso batean lan egiteko aukera ematen baitigu, bazkide eta lagunen arteko dinamika berezi bat sortuz, eta publikoari ere horixe bera, elkarte parte-hartzaile, ireki eta giro onekoa garela erakutsiz. Galdera asko egiten dizkigute euskaldunez eta euskal kulturaz eta guk, besteak beste, gure jarduerak azaltzen dizkiegu, gonbidatuz hurbiltzera musika, kultura, euskara, pilota, dantza eta urtean zehar egiten ditugun gainerako ekitaldietara".


Mallorcako Korriken karteletako bi, larunbat honetan Pollença-n eta igandean Palman

KORRIKA ARTÀ, POLLENÇA ETA PALMAN. Aurten Korrika urtea da eta ohi duenez, Euskal Etxeak aktiboki egingo du bat euskararen aldeko ekimenarekin. Aurten, gainera, hiru egunez segidan ospatuko da, datorren ostiral, larunbat eta igandean, martxoaren 15, 16 eta 17an, Artà, Pollença eta Palman bertan hurrenez hurren, bertako udalak lankide. "Castellers talde bat gonbidatu dugu eta partaide izango ditugu baita ere udaletako eta bertako kultura elkarteetako ordezkariak, tartean Obra Cultural Balear, Korrikan bertan eta programako parte gauzatuko dugun pintxopotean ere lagun izan ditzagun, euskararen aldeko jarrera lokarri", esan digu Merlok.

Hala Kanta talde santurtziarra Korrikan animatzaile

Aingeru Merlok azpimarratzen du "oso gustura" daudela "programa ustez erakargarri bat osatzeko gauza izan" direlako, tartean Euskal Herritik, Santurtzitik, bertaratuko den Hala Kanta musikariak, Korrika egingo den herrietan kolore-emaile izango den ekarpena". "Palman txalaparta emanaldi bat ere izango dugu, Gorka Ziriza, Lluch Pocovi eta Donostiko Teoren eskutik", eta Haizea eta Ainak euskal dantza tailer praktiko bat eskainiko du, jendea dantzan jarriz", adierazi digu Artea Euskal Etxeko diruzain eta bozeramaleak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia