euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikusi nahi Katherine Fulwider-en "The Last Sheepherders" dokumentala Bordatarren Nevadako ardi-arrantxuari buruz?

2024/05/07

Jatorria Bidarrain duen Nevadako Borda familiak hiru belaunaldi daramatza bertan artzaintza-negozioan (arg The Last Sheeperders)
Jatorria Bidarrain duen Nevadako Borda familiak hiru belaunaldi daramatza bertan artzaintza-negozioan (arg The Last Sheeperders)

PUBLIZITATEA

Gardnerville, Nevada, AEB. 2013 urte amaieran Renon estreinatu zenetik pare bat aldiz ekarri ditugu orrialde honetera Katherine Fulwider eta "The Last Sheepherders" izenpean Nevadako Borda familiari eta euren arrantxu eta ardi-negozioari buruz grabatu zuen dokumentala. Garai batean lurrotan bizi-bizirik egon zen eta Euskal Herritik AEB Mendebaldera milaka eta milaka euskaldun ekarri zituen jardueraz ari gara, lehen nagusi zen Mendebaldeko hamaika parajetatik egun desagertzear dagoen artzain-munduaz.

Dokumentaleko zuzendariak abisatu du filma Youtuben ipini duela ikusgai libre, eta horregatik ekarri ahal izan dugu hona, eskerrik asko Katherine. Hau da dokumentala:


'The Last Sheepherders' filmak inguruan azkena den Bordatarren ardi-negozioa islatzen du

Gogora dezagun Katherine Fulwider joan den abenduan aurkeztu zuela 15 minutu pasexe dauzkan lan hau Renoko Reno Little Theater aretoan, Nevada-Renoko Unibertsitateko Reynolds Kazetaritza Eskolako ikasleen beste bost laburmetraiarekin batera. Eta urtarrilaren hondarrean pantailaratu zutela Carson Valley Cinemas aretoetan Mindenen, Gardnerville ondoan, dokumentala grabatu zen eskualde berean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia