Donostia-San Sebastian. Hona hemen Izaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitar gazteak Lara Izagirre zuzendariaren 'Nora' filma berriarentzat egin duen kantaren bideoklipa. Filmak, Ane Pikaza aktorea dakarkigu bere aitona argentinarra galdu duen gazte baten paperean, bidaia hasten duela Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aitonaren errautsak amonarenekin uzteko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez errodatutako lana da.
Bideoklipa
Filma irailaren 3an estreinatuko bada ere, bideoklipa eta kanta joan den larunbatean estreinatu zituen Izarok Lekeition eskaini zuen kontzertuan, "Limones en invierno" (limoiak neguan) bere azken lana aurkeztearren.
Filmaren kartela
'Nora'ko protagonista eta aktoreak dira Ane Pikaza (Nora), Héctor Alterio (Aitite Nicolás), Naiara Carmona (Meri), June Isasi (Elene), Paul Correa (Markel), Kepa Errasti (Jon), Iñigo Aranbarri (Joseba), Joseba Usabiaga (Ander), Loli Astoreka (Mari Feli), Itziar Ituño (gasolindegiko langilea), Peio Berterretche (Ximun), Ramón Barea (aita), Klara Badiola (ama), Hegoa Negueloua (Hegoa), Aia Krusek (Amy) eta Catherine Domain (Catherine).
-Izaroren webgune ofiziala: www.izaromusic.com
-Nora filmaren webgunea: www.norafilma.com