euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus itzazu Buffaloko NABO 2011 kabalkada euskal-amerikarreko argazki eta bideoak (III)

2011/08/05

Buffaloko NABO 2011ko kabalkadako beste irudi bat (argazkia EuskalKultura.com)
Buffaloko NABO 2011ko kabalkadako beste irudi bat (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal-amerikar 'kabalkada' edo desfilearen erdian utzi genuen Buffaloko NABO 2011ko ekitaldiez egiten ari garen argazki eta bideo kronika. Irudi horietan kabalkada abiatua zen Buffaloko kale nagusia alderik alde ibiltzeko. Gaurkoan --klik egin bideoetan plazer baduzu-- argi ikusiko dugu zertan den, euskaraz 'kabalkada' eta ingelesez 'parade' deitzen duten desfilea. Karrokanpoak (euskal artzainen mendietako bizitoki izan ziren horiek) protagonista, Buffaloko euskal familia bakoitzak harro erakusten du Euskal Herritik etorri zen heien ahaidearen karrokanpoa. Buffalon gertatutakoari buruz bildu dugun sail honetako hirugarren artikulua da hau (III).

Buffalo, Wyoming, AEB. Hona Estatu Batu Mendebaldean, euskal ondare eta presentzia aipagarria duen Wyoming estatu iparraldean dagoen Buffalo herrian uztailaren 23an, NABO 2011 euskal jaietako programa barnean egin zen kabalkadaren irudi (argazki zein bideo) selekzioaren segida.

Buffalo 2011 Kabalkada 07

[Buffaloko euskal familia askok hartu zuten parte kabalkadan, euren arbasoekiko loturak agerian utziz eta euren euskaltasuna aldarrikatuz Buffalo eta Johnson konderri osoa gaur egun den errealitatearen parte eta osagai garrantzitsu bezala. Camino deiruradun familia bat baino gehiago daude Buffalon. Horietarik bat, Martin eta Florence Caminorena; eta beste bat, esaterako, irudiak erakusten duena, John eta Marie Caminorena eta Dean eta Anita Camino Smith-ena (argazkia EuskalKultura.com)]

Buffalo 2011 Kabalkada 08

[Kabalkadara bildutakoek --antolatzaileek zein familiek-- ez zituzten ahaztu nahi izan azken aste hauetan Buffaloko euskal komunitatearen barnean hil diren gazteak. Ez da bolada batere ona izan, tupustean eta istripu zozoengantik hiru mutiko gazte zendu baitira. Heien izenak guztien gogoan egon ziren eta leku berezia izan zuten baita kabalkadan ere (argazkia EuskalKultura.com)]

[Bozgorailuetatik partaideak aurkezten dituztela, beste Caminotar batzuen txanda da --hau Martin eta Florence (Urrizaga) Caminoren seme-alaba, biloba eta berbilobena-- eta hor, omenaldi berezi gisa, Tommy (Camino) Smith-en argazkia eta oroitzapen hunkitua, kabalkada baino hamar bat egun lehenago hil baitzen istripuz, kolpe txar bat buruan hartuta, 30 urte zituela, arnegitarren biloba zena, bera ere, familia osoa bezala Buffaloko 'Big Horn Basque Club' euskal etxeko partaide (argazkia EuskalKultura.com)]

[Buffaloko Inchauspe familiako kideak, familiako adar gehiago deskubritzen, Nevadako Inchauspe arrantxuan, eta baita Europan ere, bizitaria izan baitzuten Nafarroa Behereko Lasa herritik, Inchauspe deituraduna baita ere (irudia EuskalKultura.com)]

[NABO Basque 2011 Buffalo part 07[Ondoko estatuetatik etorritakoen artean, Idahotik, Boiseko euskal 'Biotzetik' abesbatzako kideak; bederatzi segunduko bideoa da hau (irudia EuskalKultura.com)]

[Segitzeko]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia