euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus itzazu Buffaloko NABO 2011 kabalkada euskal-amerikarreko argazki eta bideoak (II)

2011/08/03

Euskal-amerikar kabalkada Buffaloko karriketan zehar (argazkia EuskalKultura.com)
Euskal-amerikar kabalkada Buffaloko karriketan zehar (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Diasporaz beti esaten duguna errepikatuko dugu: gauza batzuk irakurri edota telebistaren distantziatik ikustea baino behar direla bertan bizi eta arnastu. Batzuetan hori posible ez denez, ahaleginak egin ditugu geure irakurleak ahalik eta gehien barneratu eta sar daitezen Buffaloko NABO 2011 euskal elkarretaratzeko giro eta festan. NABO 2011ko bigarren kronika honetara larunbatean egin zen kabalkada edo desfileko argazkiak eta, gehienbat, bideoak ekarri ditugu. Ea lortzen duzuen nolabait bertaratu eta hor bizi izan genuenaren partaide bilakatzea. Buffaloko NABO 2011ko bigarren kronika artikulua da hau.

Buffalo, Wyoming, AEB. Kronikaren lehenengo zatiaren ondotik, bigarrena. Larunbata da Wyoming-eko Buffalon eta guztia prest dago euskal-amerikar kabalkadari ekiteko. Herriko euskaldun eta ez-euskaldunek lagundu dute, baina kabalkadan, modu partikularrean, Buffalon jatorri euskaldunekoak diren euskal familia askok euren familia ordezkatuz hartuko dute parte parade edo desfilean.

Euskal familia ia guztien hastapena hemen artzaintzari lotua izan zenez, norberaren edo garai batean artzain ibili ziren aita, aitona-aitatxi edo dena-delako ahaideak mendian erabiltzen zuen karrokanpoekin hartzen dute parte familiek, euren euskal jatorriaz eta historiaz harro.

Buffalo 2011 kabalkada 01

[Buffaloko NABO 2011ko Kabalkadan, Buffalo kale nagusian zehar, Seattle-ko 'Euripean' dantza talde berriko haur eta helduak euren ikurrina erematen (argazkia EuskalKultura.com)]

Buffalo 2011 Kabalkada 02

[Buffaloko NABO 2011ko kabalkadan partaide, Seattle-ko 'Euripean' dantza taldeko Jean Escoz eta bere alaba Oihane. Geroa eta segida, egun lantzen eta prestatzen. Luzaidar eta baxenabartar jatorriko buffalotarra da Jean, egun Seattle-n bizi bada ere bere emazte eta bi alabekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Buffalo 2011 kabalkada 03

[Buffalo bereko Zaharrer Segi dantza taldeko dantzariak 2011ko NABOren Biltzar Nagusi eta Euskal Festako kabalkadako buru izan ziren (argazkia EuskalKultura)]

[Buffaloko NABO 2011 Buffalo 'parade' edo kabalkadaren aurrean, bertako euskal komunitatean gutxi, baina hamaika bat gelditzen diren 'handik etorriak', Euskal Herrian jaio eta aspalditik Buffalon bizi diren immigranteak, gaur egun buffalotar bilakatuak: hor ikusten dira 'From the Pyrenees to Johnson County --Pirineoetatik Johnson konderrira-- dioen esaldiaren gainean Toni Rodriguez lesakarra, Anhauzeko Michel Iriberry, Elizondoko Bautista Juanicotena, Arnegiko Denis Camino eta Armendaritzeko Pierre Amestoy. Horien ondotik, Buffaloko 'Zaharrer Segi'ko dantzariak, Buffalon erabat errotua dagoen kabalkada baxenafartarra egiten (irudia EuskalKultura.com)]

[Buffaloko karrika nagusiaren erdigunean bisitariei ongi-etorri ingelesez eta euskaraz ematen dien seinalearen azpitik pasatzen dira kabalkada osatzen duten guztiak. Zaharrer Segiko dantzariak, taldeko David Romveldt soinujole finaren aireak jarraituz, euren izaera euskal-amerikarraren berri ematen dute jota-fandangoa fierki dantzatuz. Bistan denez, guztiak dira Buffalon jaiotakoak, Euskal Herritik emigratutakoen bigarren, hirugarren eta laugarren belaunalditakoak (irudia EuskalKultura.com)]

Buffalo 2011 desfile 05

[Kabalkadan eta ondoko ekitaldi eta festa-ekimenetan parte hartu zuetenako bat Kate Camino izan zen. Sortzez buffalotarra, hamar urtetik gora dira Kate Renon bizi dela eta, gaztea bada ere, bere bizitza osoan hainbat lan egindakoa da guraso eta aurrekoengandik jaso zuen euskal kulturaren oparia landu eta bere alabei pasatzeko. Aurten (aurrerago hartuko dugu hizpide) Wyoming-eko bi pertsona omendu ditu NABOk Bizi Emankorra sariarekin. Irudian, Kate Camino zalgurdian, kabalkada ikusteko bildutako jendeak agurtzen (argazkia EuskalKultura.com)]

Buffalo 2011 Kabalkada 06

[Pete Camino, ezker, eta Tim Kahl zinegile, eskuina. Ostegunean eta ostiralean 'The last link' filma eman zuten, NABO 2011 programaren baitan, Buffalon. Pete Camino buffalotarra protagonista duen lan honek ardi industriaren eta horrekin batera luzaroan indarrean egon den balio-sistema eta kulturaren gainbehera aipatzen du (argazkia EuskalKultura.com)]

[SEGITUKO DU]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia