Ispaster, Bizkaia. Ekitaldi eta egun ederra izan zen joan den irailaren 8a, igandea, munduko hainbat euskal etxe eta nazioartean zehar barreiatutako euskaldun eta euskal jatorriko askorentzat. Bigarren urtez ospatzen zen Euskal Diasporaren Eguna, bai Euskal Herrian bertan, baita euskaldunek presentzia antolatua daukaten hamaika herri eta herrialdetan ere; islatu dugu horren berri azken egunotan EuskalKultura.eus-en argitara eman ditugun bateko eta besteko artikulu eta argazki zein bideoetan. Euskadin, ekitaldi ofiziala, Ispasterren antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ispasterko Udalarekin batera.
Eman genuen, bai, horren guztiaren berri, baina gaurkoan, argazki-kronika aldetik Ispasterko ekitaldia islatuz lan ederra egin duelakoan, Jabi Artaraz Bengoetxea argazkilariaren argazki-albuma ekarri nahi izan dugu, gure irakurleek apreziatu eta eskertuko dutelakoan.
Ikus behean Ispasterko 2019ko Euskal Diasporaren Eguneko argazki album ederrak, Javi Artaraz ispastertarra egile:
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710789981257
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710789114576
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710787481641