euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus hemen Dan Ansoteguiri 2019ko NEA Sari Nazionala ematerakoan bere bizitzaz pantailaratutako bideoa

2019/09/20

Dan Ansoteguiren aurkezpena egiten duen bideoa, sari-emate zeremonian pantailaratzeko ekoitzia
Dan Ansoteguiren aurkezpena egiten duen bideoa, sari-emate zeremonian pantailaratzeko ekoitzia

PUBLIZITATEA

Washington DC, AEB. "Niretzat, 'National Endowment for the Arts'en "National Heritage Fellowship" saria jasotzea apreziazio seinale bat da gure kulturaren alde eta gure inguruan jende askok egindako lanaren alde". "Guk, bizi dugu gure kultura, eta ondo pasatzen dugu gure kultura praktikatzen, eta besteei eta ondokoei irakasten eta partekatzen, eta plazerez ikusten dugu aurrera doala eta geroa ere badatorrela belaunaldi berrietan". "Ez Euskal Herrikoa imitatzen baizik eta hura, handik ekarritakoa, gurea egiten eta gure moduan biziarazten eta gozatzen, eta segida ematen".

National Endowment for the Arts-en National Heritage Felowwship, Estatu Batuetako Gobernuak folk eta arte tradizionalen esparruan ematen duen errekonozimendurik altuena da. Orain arte sei euskaldunek jaso dute 19082an ezarria izan zenetik: Jimmy Jausorok (1985), Jesus Arriada, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoecheak (2003) eta Dan Ansoteguik (2019). Sariaak 25.000 dolarreko ekarpena dakar berarekin.

Hau da Dan Ansoteguiri 2019ko NEA Sari Nazionala ematerakoan bere bizitzaz pantailaratutako bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia