Tokyo, Japonia. Xinpletasunean ederra. Halakoxea da igande honetan, apirilaren 4an Aberri Eguna dela eta Tokyoko Euskal Etxeak (TEE) plazaratu eta EuskalKultura.eus-i helarazi dion bideoa. Hamaika dira egunotan gure Diasporan munduko Euskal Etxeak ateratzen ari diren ohar, dei, agiri eta gainerakoak, gehienak birtualtasunean bildu edo gogoratzeko data berezi hau. Gehienak gainera azken orduotan ari dira zabaltzen, eta zaila litzateke guztiak hona biltzea. Guztien ordezkari, Tokyoko Euskal Etxeko hau. Xinple bezain ederra.
Etxepareko irakurle den Gari Ortigosa lehendakari berria duela TEEk plazaratu duen bideoa