Ikus Boise Ikastolako haurren bideoa, munduan Euskararen Nazioarteko Egunak dakarren alaitasunaren adierazgarri
2016/12/02
Boiseko Ikastolak 2016ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta eginiko bideoko argazki bat
PUBLIZITATEA
Atzo zabaldu zenetik hamaika ikusle eta jarraitzaile/datsegit-tzaile bildu ditu Facebook-en. Boiseko Ikastolako haurren bideoa da, bihar ospatuko den --baina askorentzat aste osoko ospakizunak ere biltzen dituen-- eta Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko gogo eta izpirituaren adierazgarri da. "Guk euskaraz zuk zergatik" kantuaren inguruan, gonbidapena luzatzen dute Boiseko haur eta helduek euskararengana gerturatu eta euskara, nonahi zaudela ere, barneratu eta biziarazteko. Hona bideoa!
Boise, AEB. Munduan bere ezaugarrietan euskal eskola eta ekimen bakarra da Boisekoa, eta haurren inguruko ekimen gehienek izan ohi duten freskura eta bizitasuna dario, izan ere hori baita sortu zuten Boiseko euskal komunitateko guraso eta helduek eman nahi izan dioten ikutu eta ezaugarria: geroari begiratzea, kolorea eta bizitasuna ekartzea euskal komunitateari berari eta aukera desberdin bat eskaintzea Boisen guraso diren euskal jatorriko herritarrei, baina baita gainerako herritarrei ere.
Hona 2016 honetako Euskararen Eguna dela-eta Boiseko Ikastolatik luzatutako gonbitea. Zorionak berau posible egiten duzuenoi!