euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurrinaren aurreko Ameriketako euskal bandera, sinbolo eta identitateaz liburua plazaratu du Oscar Alvarez Gilak

2019/12/19

Oscar Alvarez Gilaren "Antes de la Ikurriña: Banderas, símbolos e identidad vasca en América (1880-1935)" liburua
Oscar Alvarez Gilaren "Antes de la Ikurriña: Banderas, símbolos e identidad vasca en América (1880-1935)" liburua

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Ikurrina sortu eta finkatu aurretik hasita Ameriketako euskal komunitateetan euskaldunek euren kutlura eta herrialdearen bereizgarri eta adierazle izateko sortu eta erabili zituzten bandera eta sinboloez, eta bertako euskal identitateaz liburua argitaratu du Oscar Alvarez Gila historialari portugaletetarrak "Antes de la Ikurriña: Banderas, símbolos e identidad vasca en América (1880-1935)" izenburupean.

"Lan honek Amerikako euskal etorkinen kolektibitateen artean Ikurriñaren aurretiko eta ordezko sinbolo komunak daudela azaltzen du. Garrantzi handia ematen dio Argentinan, Uruguain eta Kuban orain arte ia ezezaguna izan den euskal-nafar banderaren lehenengo ereduaren hedapenari, hasieran diasporan arrakasta izan ondoren, ikur hori hauspoa galtzen hasi izanaren arrazoiak ere aztertuz. Amerikan euskal banderaren bertako ereduak sortzeko saiakera batzuk gertatu ondoren --aurrez ezarritako sinboloetan oinarrituta, Gernikako Arbola kasu, edo oinarri hartuta gaur egun euskal tradizio enblematikoarekiko originaltasunagatik arreta deitzen duten diseinuak, Florencio Basalduarena kasu--, azkenik, bi gurutzeduna behin betiko ezartzera eraman zuen prozesua deskribatzen du".

-Liburua Silex Edizioak-ek plazaratu du, eta hemen topa daiteke salgai



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia