euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurrina Viedmako Immigranteen Plaza berriko hamasei mastetako batera igotako banderetako bat izan zen

2007/12/03

Euskaldunen izenean, bertako euskal etxeko Isabel del Carmen Labianok eta Sara Ibargoyenek igo zuten ikurriña Immigranteen plazako bere mastara
Euskaldunen izenean, bertako euskal etxeko Isabel del Carmen Labianok eta Sara Ibargoyenek igo zuten ikurriña Immigranteen plazako bere mastara

PUBLIZITATEA

Viedmako Immigranteen Plazan beste hamabost banderarekin batera Argentinako ikur nazionalari lagunduz igotako bat izan zen euskal zurigorriberdea. Bakoitza bere mastaren goialdetik Viedmako historiari ekarria egin dioten eta gaur egun ere hirian aktibo dauden elkarteei dagozkien nazionalitateen adierazle. Viedmako 'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkartean pozik eta gustura daude, 'euskaldunon eta gure ekarriaren aitorpena baita ikurriña hor egotea', esan diote EuskalKultura.com-i.
Rio Negro probintziako hiriburua da Viedma, Argentinako Patagonian, eta aspaldidanik zeukan Immigranteen Plaza amaitzeko konpromisua. Izan ere, aurtengo Immigranteen Eguneko ekitaldiak --normalean irailean egin ohi dituztenak-- plaza eraikitzeko lanak amaitu arte atzeratuak izan dira, gauzak behar bezala egin eta hiriko leku bereizitu batean dagoen plaza eta parke honen inaugurazioari dagokion tratamentua ematearren. Ekitaldia, beraz, azaroaren 28an egin da eta bertan alkateak, erakundeetako ordezkariak eta plazan dauden banderei dagozkien immigranteen elkarteetako kideak hartu dute parte, besteak beste.

[Viedmako 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko Zuzendaritza Batzordeko kideak plaza bedeinkatu zuen apaizaren alboan, plaza inauguratu berria identifikatzen duen kartelaren ondoan. Gustu handiz diseinatutako lursail zabalean eraikia da parke eta plaza eta Euskal Etxea ekimen honetako partaide aktibo izana da.]

Zeremonia musika-bandaz eta honelako ekitaldiek eskatu ohi duten solemnitatez gauzatu zen, kolektibitateetako ordezkariak nazionalitate bakoitzaren adierazgarri den moldean jantzirik. Ikurriñaren kasuan, Euskal Etxeko lehendakariorde diren Isabel del Carmen Labiano eta Sara Ibargoyen --biak euskal immigranteen alabak-- izan ziren euskal bandera mastan gora igotzeko izendatuak eta 'harro eta zinez hunkiturik' burutu zuten lana.


Lotura interesgarriak

Viedma eta Patagones-eko Euskal Etxearen 11. urteurrena
2007ko azaroaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Sonia Beatriz Gastaminza berriz ere lehendakari hautetsia
2007ko maiatzaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Castor Leopoldo Garate, Barilocheko Euskal Etxeko lehendakari
2007ko apirilaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Monseñor Nicolás Esandi, un vasco primer obispo de Viedma'
2007ko otsailaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Los Laxague, 2 hermanos actuales obispos de Viedma y Bahía Blanca'
2007ko urtarrilaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia