euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurriña goiburu, Hiru Erreka Euskal Etxea partaide izan zen Gariaren Festan, euskal dantzak eta gastronomia erakutsiz

2022/04/01

Hiru Erreka Euskal Etxeko komunitatea bildu zen Gariaren Festa Probintzialean parte hartzeko
Hiru Erreka Euskal Etxeko komunitatea bildu zen Gariaren Festa Probintzialean parte hartzeko

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Gariaren Festa Probintzialaren 53. edizioa asteazkenetik iganderaino, martxoaren 9tik 13raino egin zuten Tres Arroyosen, Ituzaingó etorbidean, Matheu eta Pueyrredon kaleen artean. Hiriko urteko jai garrantzitsuenetako bat da eta aurten, bereziki 2021eko edizio birtualaren ondoren, gogoz goaitatua. Festa jendetsua izan zen, eta publiko ugari hurbildu zen bertako artistak ikustera. Parte hartu zutenen artean, euskal ordezkari, Hiru Erreka Euskal Etxeko kideak.

Urtero bezala, festaren jardunaldi guztietan hartu zuen parte Euskal Etxeak. Ohiko legez, inaugurazio egunean ikurriña partaide izan zen, aurtengoan Clyde de Etchegoyen, Josefina eta Santiago Etcheto banderadun. Asteburuan, euskal gastronomia txosna jarri zuten eta, besteak beste, txistorra, patata tortilla eta euskal pastela prestatu eta saldu zituzten. Larunbatean dantzariak plazaratu ziren, publikoa dantza biribilekin rekin bat egitera gonbidatuz. Ospakizun ederra izan zen, doaike, eta euskal etxeko kideek berriro elkartzeko eta auzolanean aritzeko aukera paregabea izan zuten.

Esan dezagun, bestalde, Hiru Errekak hasi berria dugun apirilean hasiko dituela euskara klaseak, Alfredo Laborde irakaslearen ardurapean. Asteazkenetan, ikastaroa presentziala izango da, eta astelehenetan, berriz, birtuala, euskara ikasleek hobekien datorkien aukera dezaten. Interesa baduzu, garaiz zaude oraindik izena emateko. Sare sozialen bidez edo presentzialki EEaren egoitza berean egin daiteke (Sarmiento kaleko 375. zenbakian).

Aurrera Hiru Erreka!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia