Tres Arroyos, Argentina. Gariaren Jai Probintzialaren 51. edizioa martxoaren 5ean hasi eta bart bukatu zen Tres Arroyosen Desfile Ofizialarekin eta Urrezko Galburu sariaren emate zeremoniarekin. Herriko Hiru Erreka jaialdiko protagonistetakoa izan zen hasieratik –elkarteko ordezkariek ikurrina eraman zuten inaugurazio ekitaldian– eta partaidetza polita eskaini zuen stand gastronomikoa eta dantza emanaldia tarteko.
Janari-edarien alorran, euskaldunen txokoak, txistorra, ‘entzierro’ urdaiazpikoak eta pintxoak eskaini zituen “publikoak gustuko dituelako eta propio etortzen direlako horien bila”, azpimarratu digute sukaldariek, aurreko urteetan lortutako arrakasta gogoan., Agertokian ere nabarmendu zen euskal gizataldea, EEko dantzarien eskutik, Sorgin Dantza, Fandango eta Arin Arin taularatzen
'Txiki Eguna'
Udako opor garaia gaindituta, Euskal Etxeko ekintzen egitaraua otsailean hasi zen, ‘Txiki Eguna’ izeneko ospakizunarekin Tres Arroyoseko Euskal Plazan. Bertan 20 bat neska-mutil bildu ziren, kasu batzuetan ahaideek lagunduta, eta arratsaldepasa egin zuten.
Jolasak, dantzak eta askariaren itxura ikusitakoan Euskal Plazaren inguruan bizi diren umeak ere hurbildu ziren “Euskal Etxeak zer eskaintzen duen ikusteko". "Oso momentu egokia, auzokideek ere gu ezagutu eta gure ekaintzetara hurrera daitezen”, azaldu diote Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i.