euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurriña eta bandera argentinarra hurrenez hurren ibili ziren Saladilloko kaleetan bertako Euskal Etxearen eskutik

2007/07/02

Euskal ordezkariak Maiatzaren 26eko kabalkadan, ikuriña eta argentinar bandera eskuetan, Saladilloko San Martin hiribidea alderik alde zeharkatzen
Euskal ordezkariak Maiatzaren 26eko kabalkadan, ikuriña eta argentinar bandera eskuetan, Saladilloko San Martin hiribidea alderik alde zeharkatzen

PUBLIZITATEA

Ikurriña eta Argentinako bandera hurrenez hurren ibili ziren Saladillo herri argentinarreko kaleetan zehar, bertako 'Itxaropen' Euskal Etxeko dantzari eta ordezkarien eskutik, Maiatzaren 25a ospatzeko bertan antolatutako parada edo kabalkadan zehar. Saladilloko elkarte, batasun eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren batetik urteroko deialdi honetara, herritar andana batek egin zuen bezalaxe. San Martin hiribidea jendez mukurru bete zen Argentinako Independentziaren jai abertzalea ospatzeko eta Euskal Etxeak ere hala egin zuen.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia