Lima, Peru. Ez da lehenengo aldia eta aurten ere Limako Maratoian ikusle edo partaide izan direnek, aukera izan dute ikurrina karrera egiten ikusteko, maratoigileetako batzuek eramana. Korrikalariak Euskal Etxeko euskara irakaslea den Xabi Gil nafarra eta bere bikote Ania Ayuque peruarra izan dira, Euskal Etxeko kideak biak. Lau ordu behar izan zituzten Xabik eta Aniak 42 kilometroak egiteko eta nahiz eta oso gogorra izan oso gustura amaitu zuten lasterketa, beti ere euskal bandera eskuetan.
Euskal etxeko ekintzei dagokienez, "martxa bizian jarraitzen dute"la bai euskara klaseak bai dantza tailerrak jakinarazi digu irakasleak. Datozen hilabeteei begira, San Fermin ospatuko dute Limako Euskal Etxeko lagunek eta bestelako proposamenen artean, azaroan, Limako Zinemaldian, hiru film aurkeztuko dituzte: ‘Obaba’, ‘Loreak’ eta Hego Amerikako dokumental bat.