euskal diaspora eta kultura
2013/03/26
PUBLIZITATEA
Araia, Araba. Jesus Mari Alegria idazle eta ikerltzailea munduko hainbat euskal etxerekin harremanetan jarri da, Arabako lautadako emigrazioari buruz esku artean daukan proiekturako laguntza eske. Alegria Araian bizi da, Araba erdialdean, eta herri honetako historiari buruzko liburu bat idatzi du: "Araia, recuerdos e historias a contratiempo".
Ikerketa horretan atzerrira joan behar izan zuten herriko seme-alaba askoren istorioekin topo egin zuen eta orain gai horri buruzko liburua ari prestatzen. Lan berrian Ameriketara joan ziren arabarren berri emango du.
["Araya, recuerdos e historias a contratiempo" liburuaren azala]
"Ikerketa honetan istorio oso interesgarriak aurkitu ditut, esaterako herriko agure batek, ehun urte dituen gizon batek, kontatu zidana. Bere esanetan, herriko mutil bat soldadu eramateko etorri ziren gizon batzuk, eta harek esan omen zien, baietz, joango zela, baina aurrena etxetik pasa behar zuela arropa hartzeko... eta Ameriketara ihes egin zuen. Argentinan diligentzia enpresa bat sortu ei zuen eta aberastu egin zen, antza", kontatu dio Alegriak EuskalKultura.com-i.
Ikerlariaren esanetan, Argentinako hainbat tokitan --Junin hirian, kasu-- arabarren ondorengo asko dago eta horien testigantzak biltzea da bere asmoa. Ahalegin horretan Diasporako euskaldunen laguntza eskatu du ikertzaileak. Informazioa emateko edo bestela ere bererakin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali e-maila hona.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus