Reno, AEB. Hilabeteko ikerketaldia 2020ko abuztutik abendura bitartean gauzatzeko da eta Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education erakundeak (NSHE), Nevada-Renoko Unibertsitatearen (UNR) izenean, plazaratu dute. Jon Bilbao Visiting Research Fellow 2020 deialdiak Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketa proiektu bat landuko duen ikertzaile bat hautatzea du helburu eta martxoaren 3a izango du eskabide eta proposamenak jasotzeko azken epea.
Deialdiaren xehetasunak Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiaren webgunean eta Etxepare Euskal Institutuarenean topa daitezke, segidako esteketan:
- Jon Bilbao Katedrarako ikerketa egonaldirako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia
- Jon Bilbao Visiting Research Fellowship 2020