euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

IkerBasque-k fellowship motako kontratu deialdia zabaldu du mundu osoko ikerlariak Euskal Herrira erakartzeko

2007/10/10

IkerBasque Fundazioaren logoa
IkerBasque Fundazioaren logoa

PUBLIZITATEA

Ikerbasque Fellowship 2008-ren xedea mundo osoko eta jakintza-esparru desberdinetako zientzilariak aldi baterako euskal zientzia-sisteman tartekatzea da, ezagueren trukaketa eta prestakuntza aurreratua sustatzeko asmoz. Egonaldiak sei hilabete eta urtebete tartekoak izango dira, 50.000 eta 100.000 euro tarteko diru-sariztapena medio. Lehenengo 10 plazetarako eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. IkerBasque Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurten sortu duen fundazioa da, Euskal Zientzia Sistema eta ikerkuntzaren bikaintasuna sendotzeko xedez.
Euskal Herria erakargarri bihurtu nazioarteko unibertsitate esparruetan gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari den “ikerlari bisitariak” delako kolektiboarentzat; horixe da Ikerbasque Fellowship 2008-ren helburua. Nazioarteko deialdi honen lehen edizioan, itzal handiko hamar bat ikerlari kontratatuko dira, euskal unibertsitate eta ikerketa-zentroekin lankidetzan jardun dezaten.

Euskal Zientzia fundazioak berak zabaldu duen ohar batean azaltzen denez, “ikerlari bisitaria” delakoa Ipar Ameriketako unibertsitateetan sortu eta mundo osoan zehar zabaldu den figura da, eta honi esker, edozein jakintza-esparrutako zientzilari adituek urtebeteko baimena lor dezakete kanpoko --normalean atzerriko-- unibertsitate edo I+G zentro batean proiekturen bat garatu ahal izateko. Lan bakoitzean lor daitezkeen emaitzak ez ezik, esperientzia honek nazioarteko lankidetza zientifikoa, ezagueren trukaketa eta ikerlarien arteko harreman-sareeen sendoketa sustatu nahi ditu.

Bi urtetan ehun zientzilari euskalerriratzea

Ekimena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurten sortutako IkerBasque fundazioak sustatu du. Fundazio honen helburu nagusia, Euskal Zientzia Sistema sendotu eta Euskadi ikerkuntza-bikaintasunaren Europa mailako erreferentzia bihurtzea da. Honetarako, datozen bi urteotan, jakintza-alor desberdinetako (zientzia esperimentalak, medikoak, sozial eta juridikoak, teknikoak eta giza-zientziak) ehun bat zientzilari ezagun erakarri nahi ditu, Euskal Herrian era iraunkor batean lan egin dezaten.

Deialdi honen bitartez, IkerBasquek talentuak erakartzeko eskaintza osatu nahi du. Urte hasieratik irailaren 30era bitartean, zabalik mantendu du ikerlariei amaiera-eperik gabeko kontratuak egiteko deialdia, eta orain eskaintzen dituen aldi baterako kontratu mugatu hauen bitartez, gehienez urtebeterako etorri nahi luketen zientzilarien esparrua jorratu nahi du.

Aurkezteko epemuga: azaroaren 30a

Ikerbasque Fellowship 2008 norabide horretan emandako beste aurrerapauso bat izanen da, baina “ikerlari bisitaria”ri dagokion denbora-mugapen jakina tarteko duena. Azaroaren 30era arte zabalik egongo den lehen deialdi honetan, sei hilabete eta urtebete tarteko iraupena izango duten 10 plaza eskainiko dira guztira. Diru-sariztapena 50.000 eta 100.000 euro tartekoa izango da, adituz osatutako Kanpoko Ebaluazio Batzorde batek aurkeztutako eskaeren gainean egingo duen ebaluazioaren arabera.

Interesatuta daudenek beren burua hautagaitzat aurkeztu beharko dute, ikerlari bisitariak lan egin nahi duen zientzilari-talde hartzailearekin batera. Eskaintza zabalik dago Euskal Herriko (EHU-UPV), Deustuko eta Mondragon unibertsitateetan lanean diharduten ikerlari-taldeentzat, baita Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea osatzen duten gainerako eragile guztientzat ere.

Ikerbasque Fellowen hautaketa zenbait irizpide gogoan hartuz egingo da, hala nola, proiektuaren eta prestakuntza aurreratuaren kalitate zientifikoa, talde hartzailearen kalitatea eta eskatzailearen kurrikuluma.


Lotura interesgarriak

Argibide gehiago ekimenari buruz
IkerBasque.net webgunean

IkerBasquek ikerlarientzako 30 postu eskaini ditu
2007ko maiatzaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia