Donostia-San Sebastian. Ikerbasquek (Bilbon egoitza duen 'Basque Foundation for Science' edo Zientziarako Euskal Fundazioa) nazioarteko deialdia jarri du indarrean, behin-betiko 10 lanpostu eskainiz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago: Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa; eta Senior Leading Researchers, esperientzia zabalagoa duten ikertzaileak Research Professor bezala. Ikus hemen.
Ikerbasque ahalegin berezia ari da egiten, bestalde, euren ikerraldia Euskal Herritik kanpo garatu duten euskal ikertzaileak berreskuratzen. Euskal Herrira erakarritakoen artean ere Diasporako kide eta euskaldunen ondorengo diren ikertzaileak ere badaude. Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira.
Izan ere, egun 290 ikertzaile daude Ikerbasquen, 36 herrialdetakoak. %53 Zientzia Experimentalen alorrean espezialistak, %22 mediku eta bizitzako zientzietan, %13 ingeniari eta teknologiako adituak eta gainerako %12 gizarte zientzietan eta munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.
Eskaerak irailaren 10era arte aurkez daitezke Ikerbasqueren webgunearen bidez. Ikus hemen.
-Ikerbasqueren webgunea: www.ikerbasque.net
-Research in the Basque Country: www.science.eus
-Research organizations