euskal diaspora eta kultura
2010/07/20
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Azken urteotan etnizitate eta nazionalismoari buruzko ikasketak lekua berreskuratu dute Gizarte Zientzien arlo akademikoan. Aldi berean planteamentu berriak egin dira arraza, populu, nazio eta estatua bezalako konzeptuekin adskripzio etnikoak zeuzkan loturei dagokienean. Faktore eta zergati askok eragin dute arreta hau berritu izana: zati ustez homogeneizatu eta berdinduak oinarri hartuta eraikitako estatuak zentralitate politiko eta teorikoa erlatiboki galdu izanak, marko globalizatuak estatu- eta nazio-mugetan eragindako ondorio desegonkortzaileak, aspalditik hor zeuden identitate etnikoak berriz ere plazaratu eta agertokiratzea, tokiko adierazpideak biderkatu izana, eta kontaketa eta metanarratiba zilegitasun-emaileak aldatu izana.
Ikastaro honetan, Euskal Herrian XIX. mendean zehar oinarriak hartzen dituen gizarte identitate jakin bat aztertuko dugu, hortik abiatuz bere eraginak aztertzeko euskal gizartea hein handi batean ukitu zuen olatu migratzaileari dagokionean, bere jatorriko lurraldea utziz amerikar kontinentera mugitu eta Argentinara partikularzki etorri zen migrazioari dagokionean.
XIX. bigarren mende erdiko eta XX. lehenengo mende erdiko uhin migratzailea aztertzearekin, ikastaroan Atlantikoaren bi aldeetan euskal identitate sozio-kulturalean gertatu zen esangura-aldaketa aztertuko dugu.
'Euskal Diaspora' deitua izan denaren gaineko eztabaidak identitate sozialak ikergai hartzen dituzten ikertzaileen interesa erakarri dute, eta bat egiten dute esaterakoan Euskal Herritik kanpoko euskal identitate garaikidea testuinguru transnazional, diasporiko eta globalizazioak eragindako baten gainean eraikitzen dela, eta ondorioz soslai soziologiko berri bat eragiten duela. Identitate lurraldegabetuak, identitate polizentrikoak, identitate disporikoak ikastaro honetan sustatu nahi dugun eztabaidako parte dira.
NORI ZUZENDUA DEN
Erkidego akademikoko kideei zuzendua dago ikastaroa (ikasle, irakasle eta graduatuak), eta baita gaiaz interesa izan dezakeen beste edonori ere
ORDU KOPURUA
Bi orduko klaseak, sei astetan zehar
IRAKASLEAK
-Doktoregoa egiten ari den Leandro Etchichury (Filosofia eta Letrak, Antropologia)
-Zientzia Politikoetan lizentziatua den Eduardo Torry (FSCOC-UBA)
EGUNAK ETA ORDUTEGIA
Ostiraletan, 19:00etatik 21:00ak arte
HASIERA
Abuztuaren 20ean
EGOITZA
Filosofia eta Letren Fakultatea (UBA). Puan 480. Buenos Aires Hiri Autonomoa
IKASGELA
131 zenbakiduna
IZENA EMATEA
Uztailaren 31era arte.
Luzapen Idazkaritza: Puan 480, bigarren pisua, 225-223. bulegoak
Tel: 4432-0606 int. 128
E-maila: seube@filo.uba.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus