Nampa, Idaho, AEB. 2021eko bigarren seihilekoak oso proposamen interesgarria eskainiko du euskal kultura, historia eta ohiturei buruz etxetik ikasi nahi duen ororentzat. Izan ere, College of Western Idaho unibertsitateak "Basque Heritage and Contemporary People" izeneko hiru kredituko antropologia ikastaroa eskainiko du, Nikki Gorrell irakaslearen eskutik. Ikastaroa online izango da erabat, abuztuan hasi eta abenduan amaitzeko.
Ikastaroak Euskadiko eta diasporako euskaldunak jorratuko ditu, Amerika mendebaldeko diasporan ere arreta jarriz. Jorratuko diren gaiak, Foruen testuinguru historikoa, estatu-nazioa ez den nazio batekin lotutako arazo politikoak, migrazioa, euskal nazionalismoa, alderdi kulturalak (janaria, dantza, musika eta jaialdiak, generoa eta rolak), euskal nortasunaren egungo bertsioa eta bertsio historikoa uztartzeko erronka... besteak beste.
Nikki Gorrell irakasleak Euskal Ikasketen inguruko tailerrak eman izan ditu hamarkada bat baino gehiagoz Boiseko Estatu Unibertsitatean (BSU), Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ko partaide da eta gaur egun College of Western Idahoko (CWI) Antropologia Kulturaleko irakaslea, antropologia ikastaroak emanez. Hala nahi duten ikasleek euren euskal ondarea ere aztertu ahal izango dute.
Abuztuaren 12-14ra arte dago izena emateko aukera. Ikus hemen ikastaroaren berri (ANTH 240).
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gorrell irakaslearekin nikkigorrell@cwi.edu helbidean gaian "ANTH 240" idatzita.