euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikastaro, omenaldi eta 'Euskodromoa' Euskal Astean 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemuga ospatzeko

2010/10/01

'Argentinan Euskaraz'en 20. urteurreneko logoa
'Argentinan Euskaraz'en 20. urteurreneko logoa

PUBLIZITATEA

Jakina da HABEk eta FEVAk elkarrekin kudeatzen duten 'Argentinan Euskaraz' proiektua 20 urte betetzen ari dela aurten. Urteurren biribil hau ospatzeko, mota askotako ekintzak antolatu dituzte euskara munduan murgilduta dauden lagunek. Hala ere, ekitaldi nagusiak Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean egingo dira. Azaroaren 4tik 7ra trebakuntza ikastaroak iragarri dira, baita 'Euskodromoa' izeneko euskara hedatzeko gunea ere eta omenaldi bat 'Argentinan Euskaraz' proiektuko lehenengo irakasle eta ikasleei.

Mar del Plata, Argentina. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak antolaturik, urriaren 25etik azaroaren 7ra arte izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala. Dena den, eta urtero gertatzen den bezala, mugimendu handienen egunak azken asteburukoak izango dira, hau da, azaroaren 5etik 7ra, hain zuzen.

Argentinako -- baita Argentinaren kanpoko -- euskaldunak biltzea helburu duen jai honetan euskarak oso leku garrantzitsua izaten du. Baina aurten, 'Argentinan Euskaraz'-en urtemuga dela eta, euskara ekintzak garatzeko, programa berezi bat burutuko da Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen inguruan.

EUSKARA EKINTZETAKO EGITARAUA

Osteguna, azaroaren 4a eta ostirala, 5a eguerdira arte:

Euskara irakasleentzako ikastaroa. “Euskara Munduan” euskara ikasteko material berriaren aurkezpena. Euskara mantentzeko interneteko baliabideak.

Ostitarala, azaroaren 5a:

17:00etan: Euskodromoa. Denak Bat Euskal Etxean, euskara zabaltzeko publikoari begirako gune bat irekiko da. Euskara bultzatzeko jolasak, lehiaketak, informazioa eta mota askotako ekintzak egingo dira marko honetan Argentinako euskara irakasle eta ikasleen gidaritzapean.

Larunbata, azaroaren 6a:

-19:00etan: Dantza emanaldia eta 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugaren ospakizunak. Miren Josu Uriarte eta Gurutze Arrieta proiektuaren lehenengo irakasleei omenaldia. Programaren 20 urte hauei buruzko bideoa. 1990. urtean eta Macachinen gauzatu zen lehenengo barnetegiko ikasle guztiei oroigarriak emango zaizkie. Lekua: Radio City Antzokia.

Igandea, azaroaren 7a:

- 14:00etan: Banketean, 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugari buruzko eta Euskal Asteko lehiaketen sarien banaketa. Lekua: Gran Hotel Provincial:

-'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurrenaren' logotipo lehiaketa (FEVA)
-'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurrenaren' Euskarazko eta gaztelaniazko idazlan lehiaketa (FEVA)
-'Argentinako euskara klaseak iragartzeko erabiltzen diren afixak' (Denak Bat Euskal Etxea)
-'Euskararen Aldeko publizitate-iragarkiak' (Denak Bat Euskal Etxea)
-'Haurren postalak' (Denak Bat Euskal Etxea)

Larunbat eta igandeko ekintzetan parte hartu nahi duenak, euskal etxearekin kontatuan jarri behar du, honako helbide elektronikoetan: semananacionalvasca2010@gmail.com edo denakbat@ciudad.com.ar.


Lotura interesgarriak

-2010eko Euskal Aste Nazionala Facebook-en: hemen

-Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea Facebook-en: hemen

-Mar del Platako EEaren webgunea: www.denakbat.org.ar

-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia