euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako Euskal Unibertsitate (UVV) argentinarrak Euskal Herriaren berri eramango du Tres Lomas herrira

2010/09/17

Udako Euskal Unibertsitateak Tres Lomas herrian gaur eta bihar emango duen ikastaroaren afixa
Udako Euskal Unibertsitateak Tres Lomas herrian gaur eta bihar emango duen ikastaroaren afixa

PUBLIZITATEA

Duela bi urte eta Buenos Airesko Euskal Echea Elkartearen eskutik Argentinan jaio zen bertako Udako Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca de Verano, UVV) bere mugak gainditzen ari da. Gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat gai aurkeztuko dituen ikastaro bat emango dute proiektuaren arduradunek Tres Lomas herrian bertako Mario Luis Espada alkateak gonbidaturik. Kurtsoa hasteko bezperan 30 lagunek izena emana dutela adierazi diote Tres Lomasko Udaletxetik EuskalKultura.com-i.

Tres Lomas, Argentina. Udako Euskal Unibertsitateak helburu eta xede euskal kultura zabaltzea badu, bere asmoa betetzen ari da dudarik gabe. Proiektuak, eta horrelaxe dio izenean, ikastaroak emateko, Argentinako uda eta oporraldia aprobetxatzea asmo badu ere, gaur eta biharkoarekin salbuespen bat egingo dute antolatzaileek eta Buenos Aires probintziako Tres Lomas herrian bi eguneko kurtso bat emango dute.

Jardunaldiari hasiera emateko ardura Enrique Aramburu Unibertsitateko koordinatzailearena izango da. Gaur, arratsaldeko 17:45etan, Aramburuk Udako Euskal Unibertsitatearen aurkezpena egingo du. Ondoren gauzatuko den egitaraua hauxe da:

Gaur, ostirala, irailaren 17an:

18:00etan: "Euskaldunen Misterio", Mikel Ezkerro.
19:00etan: "Euskal Herriaren jatorria", Jorge Beramendi.
20:00etan: "Euskal Historia", Pedro Beramendi.

Bihar, larunbata, irailaren 18an

10:00etan: "Euskal Herriko Hegoaldea eta bere egileak", Carlos Irisarri.
11:00etan: "Hautesle euskaldun argentinarra Euskadiko azken hauteskundeetan”, Jorge Otaño Piñero.
12:00etan: "Euskaldunen jarduera Argentinan", Mikel Ezkerro.

Ikastaroa Udaletxeko Mikro Zinean izango da, sarrera, doan. Tres Lomas herriko Graciela Arrieta andrea da ekitaldia antolatzailea, eta Udaletxetik EuskalKultura.com-i esan zaionaren arabera, ikastaroa hasteko bezperan 30 partaidek emana zuten harrez gero izena, herrikoak baita inguruko herrietakoak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia