euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasleak aktore: sarean ikusgai dira Madrilgo Euskal Etxeko euskara ikasleen laburmetraiak

2014/04/23

"Sesamo auzoko txapeldunak" laburmetraia izan zen aurtengo lehiaketako irabazlea
"Sesamo auzoko txapeldunak" laburmetraia izan zen aurtengo lehiaketako irabazlea

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Etxeak sarean argitara eman ditu aurtengo Euskarazko Laburmetraien Lehiaketako bost lan finalistak. Elkarteko euskaltegiko ikasleek eginak dira lanak, eta lehiaketaren helburua ikasle hauei euskara testuinguru berri eta dinamiko batean lantzeko aukera ematea da. Lan irabazlea "Sesamo auzoko txapeldunak" izeneko laburmetraia izan zen. Lehiaketako epaimahaia ikusentzunezko eta euskara irakaskuntzako hiru adituk osatu zuten: Joxean Bengoetxea aktoreak, Xabier Iriondo ekoizleak eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegik.

Madril, Espainia. Iragan apirilaren 5ean egin zen Madrilgo Euskal Etxearen egoitzan Euskarazko Laburmetraien Lehiaketaren finala eta sari banaketa. Lehiaketaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta iazkoak bezala, arrakasta eta parte hartze handia izan du. HABEren Euskara Munduan programaren babesa izan du ekimenak, eta Madrilgo lan irabazlea munduko beste euskal etxeetako ikasleen lanekin lehiatuko da aurki.

Madrilgo finalean bost lan izan ziren ikusgai, bertako euskara ikasleek osatu zituzten hamar laburmetraien artean aukeratuak. Hauek izan ziren finalistak (parentesi artan ikasleen maila):

-"Ez izan goroldio!" (mintza)

-"Mutil eta neska zaharraren ezkontza" (1)

-"Sesamo auzoko txapeldunak" (3)

-"Lan ona" (4)

-"Kolpearen astea" (6)

Sesamo auzokoak, txapeldun

Lan irabazlea «Sesamo auzoko txapeldunak» izan zen, eta aipamen berezia jaso zuen «Mutil eta neska zaharraren ezkontza» laburmetraiak. 

 Madril Laburmetraiak 2014

["Sesamo auzoko txapeldunak" film laburraren egileak sari jasotzen, epaimahaiarekin(argazkia MadrilEE)]

Epaimahaia honakoek osatu zuten: Joxean Bengoetxea aktorea («Celda 211», «Balada triste de trompeta»… ); Xabier Iriondo, ikusentzunen arloko profesionala eta Kinku Zinkunegi (HABE). Eguna amaitzeko kontzertua eskaini zuen Ander Garcia musikariak.

Film labur hauek guztiak Madrilgo Euskal Etxeearen "Gure Bideoak" atalean ikusgai dira, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia