euskal diaspora eta kultura
2011/08/08
PUBLIZITATEA
Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko Unibertsitateko aurreneko ikastaro hau joan den asteazkenean hasi zen eta Itapeviko Casa Basco-Brasileira-Eusko-Brasildar Etxeko buruzagiak kontent agertu dira zinez, luzatu duten proposamenak orain artean lortu duen erantzunaren aurrean.
"Ikasle talde kopuruz handia ari da antolatzen eta, are garrantzitsuagoa dena, gazteak dira gehienbat eta horrek baikor sentitzera garamatza taldeari erreparatuta", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal etxetik, emendatuz euskara eskola hauek emateko euren eskuetan utzitako ikasgelak ikusentzuteko baliabide modernoenak dauzkala. "Oso ikastaro emankorra aurreikusten dugu", esan dute.
Ikastaroko irakasle den Oskar Goitia itzuli berria da Brasilera Argentinako Trenque Lauquen hirian bururatu berria den 'Euskara Munduan' ekimeneko ikasle/irakasleentzako ikastaroan parte hartu ondoren, garaiz Sao Pauloko Unibertsitateak hasi duen ikastaroaren lehenengo saioan parte hartzeko.
Euskara irakasle izateaz gain Goitia Itapeviko euskal etxeko lehendakari ere bada eta aukeraz baliatu da oroiarazteko gure buletinaren irakurleei bera buru duen euskal etxeak datorren irail honetan gauzatuko duela bere lehenengo Euskal Astea.
Datozen hilabeteetarako gainerako planei dagokienez, euskal etxeko ordezkariak Donostiaraino helduko dira Kanpoko Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean parte hartzeko, eta baita ere, azaroko bigarren astean, argentinar euskaldunek Necochean egingo duten 2011ko Euskal Argentinar Aste Nazionalean ere partaide izateko, azkeneko urteotan egin duten bezalaxe.
Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika!
Mirentxu, 2011/08/08 21:08
Eskerrik asko zuei. Eta orain euskera ikasten ari gara!
Oskar Goitia, 2011/08/08 16:53
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus