euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasle kopuru altuarekin bukatu zen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak eman duen Euskal Kultura Ikastaroa

2007/07/10

Cesar Arrondo irakasleak hitz batzuk egin zituen ikastaroari bukaera emateko (argazkia Artabutu)
Cesar Arrondo irakasleak hitz batzuk egin zituen ikastaroari bukaera emateko (argazkia Artabutu)

PUBLIZITATEA

Joan den apirilaren 12an hasita, Euskal Kultura ikastaroak eman ditu Mar del Platako Euskal Etxeak, astean bitan. Azken klasea uztailaren 5ean izan zen eta ikasle zein irakasleek ekimenaren balorazio oso ona egin dute. 'Berrogei bat lagunek parte hartu duten klaseetan: euskal etxeko kideak, zuzendaritza batzordekoak, dantzariak, euskara ikasleak...', azaldu dio BasqueHeritage.com-i Verónica Domingok, ikastaroko arduradunak. Ikastaroaren helburua euskal kultura zabaltzea izaki, arduradunek klaseetan emandako ikasgaiak eta apunteak interesa duen edonori e-mailez bidaltzeko eskaintza egin dute. Apunteak eskatzeko, e-maila bidali hona .
Joan den ostegunean bukatu zen Mar del Platako Euskal Etxeko Artaburu Euskara Taldeak antolatutako Euskal Kultura Ikastaroa. Hiru hilabeteko iraupena izan du ikastaroak eta 40 bat lagunek parte hartu dute bertan. Horien artean, 'euskara ikasleak, euskal etxeko kideak, dantzariak eta baita Ana Maria Irigoyen Denak Bateko lehendakariordea ere, besteak beste, eta baita elkartetik kanpoko jende asko ere. Hauek egunkarien bitartez izan zuten ikastaroaren berri eta euskal kulturara hurbiltzea erabaki zuten', azaltzen du Verónica Domingok, Denak Bateko euskara irakasleak.

Hilabeteotan zehar pertsona askok kolaboratu dute ikastaroarekin: Mariana Fernandez Castellik eta Teresa de Zavaletak (Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Eusketxe elkarteetatik etorriak, hurrenez hurren) euren klaseetako apunteak eta materiala eskaini zuten; eta Denak Bat-eko liburuzain Viviana Rosa Perezek laguntza ederra eman zien ikasleei idazlanak egiteko. 'Dantza lezioetarako Marcelo Hormaechea zuzendari ohia izan genuen eta, beste bi dantzariek lagunduta, ipurdi dantza, polka eta uztai-dantza erakutsi zien ikasleei', dio Domingok.

Ikastaroko --eta euskara klaseetako-- ikasleak ENE sariarekin: Pedro Labarthe, Martin Urribarri, Julio Zappala eta Alejandra Hormaechea (argazkia Artaburu)]

Azkeneko klasean ikasleek ikastaroan zehar egindako idazlanen aurkezpena egin zuten eta 'Sonidos del País Vasco' izeneko bideoa eskaini zen. Bere aldetik, César Arrondo irakasleak ikastaroko azken hitzak egin zituen, Denak Baten lehendabiziko esperientzia hau laburbilduz. Jarraian ikasleek ikastaroaren agiriak jaso zituzten eta bukatzeko 'Euskal Sukaldaritza' klase praktikoan ikasleek prestatutako pintxoekin afaria egin zuten.


Lotura interesgarriak

Denak Bat Euskal Etxea, Mar del Plata
www.denakbat.org.ar

Denak Batek Gernikaren 70. urteurrenarekin bat egin zuen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 8an

Korrika Mar del Platara heldu da
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia