euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasle batek euskara ikasten bizi dituen hamaika lan eta pasadizoak kontatzen ditu sarean Euskarazoak blogean

2007/03/08

'Euskarazoak' blogaren egileak euskara ikastearen lasterketa jarraia kontatzen du
'Euskarazoak' blogaren egileak euskara ikastearen lasterketa jarraia kontatzen du

PUBLIZITATEA

Diasporako euskaldunek irakurketa entretenigarria topa dezakete abian ipini berri den 'Euskarazoak' blogean. Euskara ikasle batek ikasketa prozesuan bizi dituen arazoak eta eguneroko arrakasta txikiak kontatzen ditu bertan. Boga sistema erabiltzen du, eta bere egunkari birtualeko mezuetan hizkuntzaren inguruan sortzen zaizkion zalantzak edota gramatikako edo esaldien egiturei buruzko gaiak jorratzen ditu. Diasporako euskara ikasle askorentzat ezagunak izango diren gai, zalantza eta esperientziak.
Hizkuntza berri bat ikastea ez da lan erraza, eta are gehiago Diasporako euskaldun askori gertatzen zaion moduan, kilometro asko tarteko ikasten bada. Orain, ordea, euskara ikasten ari diren Diasporako euskaldunek badute sarean euren esperientzia ulertuko duen norbait, 'Euskarazoak' blogaren bidez. Egunkari bat izango balitz bezala, blog honen egileak euskara ikasteko prozesuan bizi dituen hamaika lan eta pasadizoak kontatzen ditu. Duela bi urte hasi zen bera euskara ikasten Bogarekin. Internet bidez euskera ikasteko sistema da Boga, hain zuzen ere HABEk 'Euskara Munduan' ekimena medio munduko hainbat euskal etxeetan jarria duen programa.

Euskarazoak blogaren egileak euskara landu eta bere esperientzia ezagutzera emateko asmoz jarri zuen abian web gunea eta dagoeneko euskal blogosferako hainbat lagunen arreta jaso du. Arduradunak bere euskara saiatuan dioenez ‘oraindik bakarrik bi post idatzi arren, Sustatu web orrian agertu da nire erreferentzia, harrigarria. Ez dakit zer ematen dit (didan) arrakasta horrek, alde batetik pozgarria noski, baina beste aldetik beldurgarria’. Diasporatik ere jaso du erantzuna dagoeneko, Brasiletik, Sao Pauloko Euskal Etxeko irakasle Estebe Ormazabalengandik. Bere mezuan euskara, ikasketa sistema eta hizkuntzari buruzko hainbat arrengurez ari da Ormazabal.


Lotura interesgarriak

Euskarazoak blog-a
www.blogak.com/euskarazoak

Internetez euskara ikasteko Boga sistema
www.boga.habe.org

Sustatu
www.sustatu.com

Boga ikasketa sistema Bogotara iristear
2007ko otsailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia