euskal diaspora eta kultura
2011/06/14
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Lankidetza hitzarmena sinatua dute UNLPk eta Eusko Jaurlaritzako Etxepare Euskal Institutuak --orain arte urtero sinatu izan da eta 2011etik aurrera hiru urteko iraupena izango du-- eta babes horrekin abiatu berriak dira La Platako UNLPn bertako Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzako lehenengo mailako eskolak.
Aurten izen-emate kopurutsua izan du hasiera mail honek, guztira 140 ikaslek izena eman dutelarik, eta ondorioz hiru egunetan (astearte, asteazken eta ostegun) banatu dira taldeak eta bakoitza bere egunean hasi da, esan nahi baita astearte, asteazken eta ostegunez, ekainaren 7, 8 eta 9an, hurrenez hurren.
Bigarren eta hirugarren mailei dagokienez maiatza erdialdean hasi zituzten eskolak, bigarrena maila 25 ikaslerekin, eta 8rekin hirugarrena.
Euskara eta Euskal Kultura eskolak ematearekin, La Platako Unibertsitate Nazionalak, Eusko Jaurlaritza lankide, ateak zabaltzen dizkie linguae navarrorum delakoari, esan nahi baita Europako aintzinetakoa izanik aldi berean bizirik eta aktibo den euskal hizkuntzari, eta hura txertatzen den Euskal Kulturari, zituen eskaera ugariei arrapostu emanez --izena emandakoek agerian uzten duten arrakastarekin-- euskal jatorrizkoen artean zein oro har komunitate zabaleko ikasleen artean, adierazi dute Unibertsitatetik ohar baten bidez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus