euskal diaspora eta kultura
2010/04/28
PUBLIZITATEA
Rio Cuarto, Argentina. Ekimenari hirugarren ustez eutsi diote elkarrekin Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeko kideek eta Rio Cuartoko Unibertsitate Nazionaleko (UNRC) Komunikazio Zientzien Saileko Komunikazio Bideografiko Katedrak, UNRCko Giza Zientzietako Zabaldunde Idazkaritza laguntzaile.
Proposamena 'Cine en el Teatrino' izeneko zine ziklo baten barnean ari da eskaintzen, ostegunero gertatu eta astero film luze zein laburrak eskaintzen dituena, genero eta gai aldetik aniztasun handiz. Ostegun honetan, Kimuak programako 2009ko emaitzak aurkeztuko dira, Euskal Filmategiaren eskutik. Hitzordua, ostegunean da, beraz, apirilaren 29an, iluntzeko bederatzietan, Teatrino de la Trapalanda tokian (Colon 149) Rio Cuarton.
Honako izenburuak ikusi ahal izango dira:
-5 Recuerdos (Oriana Alcaine, Alejandra Márquez)
-Ahate Pasa (Koldo Almandoz)
-Amona Putz (Telmo Esnal)
-Dirty Martini (Iban del Campo)
-El nunca lo haría (Anartz Zuazua)
-Los que lloran solos (David González)
-Marisa (Nacho Vigalondo)
-La presa (Jorge Rivero)
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "aukera ezinhobea da Rio Cuartoko zaleei euskal zinegile gazteen profesionaltasuna erakusteko. Aldi berean, gure Unibertsitateko ikasleentzat, Komunikazio Zientzietako Lizentzia lortu nahi dutenentzat bereziki, ikusentzunezko teknikak, eta gai eta ideia berriak ikus eta ikas daitezkeen lekua da".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus